Euskal kultura ikertzaileen eta euskara ikasleen argitaletxea
Labayru ikastegiak 1977tik hizkuntzalaritza eta euskal herriko ondarea ikertzean dihardu
Durango. Goi mailako euskera lan-tzen da libururik salduena Labayru Ikastegiak Durangoko Azokan duen stand-ean. Euskararen 4. mailako Hizkuntza Eskakizuna lan-tzeko materiala da. Era berean, EGA azterketak prestatzeko liburua ere erruz saldu da, Miren Ibarluzea Labayru Ikastegiko langileak azaltzen duen bezala. Bestelako nobedadeak dira Idatz eta Mintz aldizkariaren 49. eta 50. aleak. Izan ere, 50.a Bilboko Euskal Etnografia Museoan ikusgai da, literatura argitalpenei buruzko erakusketan, alegia. Urtero legez, bizkaieraz ida-tzitako ipuinak ekarri dituzte, baita klasikoak ere. Gabonak aldera, lau euroren truke eskuragarri den "Kanta bilduma" ohiko arrakasta da ere bai. "Best seller-en" argitaletxea ez izan arren, Labayru Ikastegia epe luzean eta herriz herri landutako ikerketak plazaratzean berezitu da, Euskal Herriko atlasa eta herri toponimia, kasu. Hortaz, bezero "leialak" dira bere stand-aren aurrean gelditzen direnak.