Ustekabe eta istripu gutxi izan da Bilbao BBK Live jaialdian
Euskal autonomia erkidegotik hurbildu da jenderik gehien, %45a, hain zuzen
bilbo. Aurtengo Bilbao BBK Live ere arrakastatsua izan da oso. Horrela erakusten dute zenbakiek (76.579 pertsona), eta, jendetsua izateaz gain, ezuste eta istripu gutxikoa ere izan da. Hori guztia azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek: "Jaialdiko ezaugarrietako bat gorabeherarik eza izan da berriro ere. Erabateko normaltasunez garatu da, segurtasun neurri garran-tzitsuak hartu baitira eta jendearen jarrera ere arduratsua izan baita".
Honela, aurten osasun laguntzako 47 parte hartze baino ez dira egon eta hamaika besterik ez dira eraman Basurtuko ospitalera, gehienak traumatismoengatik edo erortzean ebakiak egiteagatik. Jaialdia udaltzaingoak zaindu du, sarbide kontroletako arduradunak egon dira eta gunearen barruan segurtasun goardiak ere bai. "Guztira 140 lagun egon dira bertaratutakoak zaintzen, gau eta egun, eta ez da gorabeherarik egon", ziurtatu dute antolakuntzatik.
Garbitzeko operatiboari dagokionez, nahiz kanpalekuan nahiz kon-tzertuetako gunean egunean hainbat aldiz bildu da zaborra, horretarako 150 edukiontzi baitzeuden jarrita, eta egunero-egunero 30 lagun aritu izan dira lanean. Guztira 33.670 kilo hondakin jaso dira eta bazterrak desinfektatzeko 136.450 litro ur erabili dituzte.
bertokoak nagusi Esan legez, munduko bazter guztietatik etorri da jendea Bilbora. Hori bai, zaletu gehienak bertokoak izan dira. Musika zaleen jatorriari dagokionez, bertaratu direnen %45 inguru EAEkoak izan dira eta gainerako %55 beste herrialdeetakoak. Edizio honetan Erresuma Batutik gehiago etorri dira (%8), Estatu frantsesetik etorritako jendearen kopurua mantendu egin dela (%5,8). Europako gainerako herrialdeetakoak, AEBetakoak eta Zeelanda Berrikoek %1,8 osatu dute.
Bitxia dirudi, baina Gipuzkoatik baino jende gehiago hurbildu da Kataluniatik bertatik. Baina kontuz, datu honek iruzur txiki bat agertzen duelako, kontutan izan behar baita Kataluniak Gipuzkoak baino askozaz biztanleria handiago duela. Honela, bizkaitarrak izan dira nagusi hiru egunetan (%34,9), Kataluniatik etorritakoen kopuruak %8,4 suposatzen duela.
Garraioarekin egn dira gorabeherak, baina txikiak izan dira denak. "Bilbao BBK Liven antolakuntzako erronkarik nagusienetakoa garraio eraginkorra bermatzea izaten da, milaka lagun kontzertuetara eraman eta gero etxera itzultzeko. Doako autobus sarea jarri du antolakuntzak Rafael Moreno Pitxitxi kaletik (San Mamesetik gertu) eta BECetik, jendea kontzertuetara errazago joateko. Unerik garrantzitsuenetan 36 autobus inguru ibili dira gora eta behera", adierazi dute baita antolakuntzatik.
Más en Cultura
-
El latino Julián Fontalvo ‘imita’ a grandes del pop y el rock en Bilbao
-
Priscilla reina en el desierto y también en Amorebieta-Etxano
-
En imágenes: personas usuarias y profesionales del Centro Nafarroa de Amorebieta-Etxano representaron elmusical 'Priscilla, reina del desierto' en el Teatro Zornotza
-
De la visita del latino Marc Anthony al pionero concierto en la ría de Bilbao