Sopeña-Aiara: historiaz blaitutako paisaiak
Handikiek sortutako ondare distiratsua alde batera utzita, Aiarako herri xumeenetarajoko dugu bukatzeko: Sopeña aldera. Izendapen horrekin ezagutzen da Aiara barnekoeskualde bat, udalerriko hogeita lau herrietatik hamabi biltzen dituena eta, esan daiteke,aiarar jatorria markatuen daraman aldea dela. Hortaz, gure artera ekarri nahi izan ditugu:Arespalditza, Maroño, Agiñaga, Madaria, Salmanton, Menoio, Ozeka, Lexartzu, Añes,Soxo, Erbi eta Luxo. Aurrenez aipatutako Arespalditza herria izan ezik, altitudebaxuagoan kokatuta eta agian horregatik udaletxea duena, aparteko guztiek goienekolurrak okupatu zituzten euren sorreretan. Nonbait, Gorobel mendiko malda luzeetan halamoduz egokitu zirela dirudi, aurkintza malkartsuetan baina, bidenabar, babestuetan.Menditik eskegitako herri txiki hauetantxe topatuko gara, aurrez aurre, lur honenlilurarekin. Bazter hauen giroarekin horditu barik ezin esan daiteke Aiara ezagutzendenik: Lexartzu elizaren kanpandorre nahasgarria, behinola harginen herria izanagatikLuxoko harlanduzko eraikuntza gogoangarriak, Ozekako eremuak... Berdin dioaukeratutako herria edo bisitarako hurrenkera. Hemen herri bakoitza arras diferentea daaurrekoarekiko eta bakoitzak erakutsiko digu sorginduko gaituen zerbait.
Eta guztien zaindari, Ungino mendi ikusgarria, bere itzala eskualdeko baserritar guztiekerloju modura erabilitakoa. Baina mendi punta hau aipatu dugula ezin aurrera eginhonen bitxikeria bat aipatu barik. Unginoz beste aldean, Kobata artzain-saroia dugu,bere hogeita bat txabolarekin Arabako handiena. Bertan izandako artzain adinduenenartean, batzuk dira Aiarako telekomunikazio sistema endemikoaz baliatu izandakoak.Haranera aste luzeetan beheratu barik, etxekoei ondo zeudela edo artaldearengorabeherak nola zihoazen kontatzeko mendi honetara igotzen ziren eta behi adar hustubati putz eginez, komunikatzen ziren.
Horrelakoa da Aiara: sorpresaz beteriko herria. Bagenekien artikulutxo hauen hasieranezinezkoa zela herri honek gu txunditzeko dituen baliabide guztiak idazki bateanbiltzea. Baina hobe da. Aiara ez da turismorako eskualdea, Aiara oraindikdeskubritzeko, esploratzeko dagoen herria da. Horrela konturatuko gara hamaika bazterliluragarri dituen toki bat dugula hemen, gure artean, urrutira jo barik.
Más en Corazón
-
¿Ruptura entre Gerard Piqué y Clara Chía?: "Me hablan de terceras personas"
-
Rosalía, de nuevo enamorada: todo sobre su última conquista
-
Joana Sanz, mujer de Dani Alves, anuncia el embarazo de su primer hijo
-
La respuesta de Dabiz Muñoz a los rumores de crisis con Cristina Pedroche: "Sí, nos hemos separado"