Oso egoera zaila bizitzen ari da Bizkaiako lan mundua eta, hau arintzeko, enplegu plan desberdinak egiten ari dira erakunde ugari. Larrabetzuko Udalaren kasuan, Txorierriko bi pertsonaren kontratazioa egingo da sei hilabeteko iraupena izango duen kontratuarekin. Kasu honetan, herri-lanetarako peoiak bilatzen ari dira herriko inguruetako mendiko ibilbideen mantentze laburrak egiteko, %75eko lanaldian. Hainbat izango dira hautatze prozesuan parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak. Hasteko, ezinbestekoa da langabezian egotea eta Lanbiden izen-ematea eginda edukitzea. Gainera, Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten herrietako batean erroldatuta egotea beharrezkoa izango da, lehentasuna izanda Larrabetzun erroldatutako pertsonek. Amaitzeko, Lanbidek tokiko enplegua susta-tzeko proiektuetarako ematen duen diru-laguntzak bideratuta dauden gizarte-taldeetako baten parte izatea ezinbestekoa izango da; adin sektore jakin baten barne egotea edo egoera desberdinak pairatzea, esate baterako.