Roberto Etxebarria trikitilariak bere diska berria Mungian aurkeztuko du. Abenduaren 5ean, bera eta Miren, bere alaba, Olalde Aretoko oholtzara igoko dira Hamaikatxu kopla... pandero baten konture! deituriko lana aurkeztera. Bi egunen buruan, hiaren 7an, Durangoko Azokan ere izango dira, Ahotsenea gunean.

Diska berriaren nondik norakoei dagokienez, lanaren ardatza kopla zaharrek, Roberto eta Mirenen ahotsek eta panderoaren doinuak osatzen dute, trikitilariak sortutako soinuetan oinarrituta. Bestalde, hainbat izango dira bertan parte hartuko duten ezohiko musika tresnak; gitarra, kontrabaxua, whistle-ak, txistua, bibolina... Gainera, oso lan sakona dela adierazi zuen Etxebarriak: "Doinu eta erritmo desberdinak uztartuta lortzen den zerumuga desberdin batera begirada irekitzeko aukera ematen digu lan honek". Horrenbestez, orain della 35 urtetik gora trikitixaren munduan ibili den musikariaren diska berria ezagutu nahi dutenek, aukera paregabea izango dute abenduaren 5ean Mungian, soinu berriak identifikatu eta gozatu ahal izateko.