Mungiako Udalak bat egin du Mugiment kirol-txartelaren proiektuarekin. Honen arabera, Legarda udal-kiroldegian abonatutako herritarrek proiektura atxikita dauden herrietako kirol-instalazioak doainik erabiltzeko aukera izango dute. Txartel digital hau telefono mugikorrean deskargatu beharrekoa da, Google Play edo Apple Store plataformetan eskuragarri dago eta. Bertan, beharrezkoak diren datuak eman beharko dituzte pertsona erabiltzaileek; izen-abizenak, helbidea, NANa... Mungiaz gainera, Bizkaiako beste hainbat daude gaur egun Mugiment programaren barne; esate baterako, Sestao, Portugalete, Barakaldo, Santurtzi, Bakio, Basauri, Etxebarri, Derio, Sondika, Zamudio, Getxo, Gernika eta abar luze bat. Horrenbestez, oso erabilgarria izan daiteke Mungiako kiroldegian abonatutako abonatuetzako.