- Nahiz eta azken hilabeteetan, eta egunetan batez ere, covid-19 gaixotasunaren izurritea izaten ari den garapena izaten den protagonista nagusia, Mungiako biztanleriak oso hilabete erakargarria dauka aurretik kultura arloari dagokionez. Azarorako, Udalak eta herriko elkarte desberdinek gustu eta adin desberdinak dituzten herritarrentzako erakargarria den ekintzaz jositako programa bat antolatu du. Ohikoa den bezala, Olalde Aretoa izango da hilabete honetan ere jarduera desberdinen agertoki nagusiena, izan ere, hau da jendea jasotzeko edukiera handiena daukan espazioa. Bertan, funtzio desberdinak ospatuko dira, haien artean Izaro abeslariaren aktuazioa izanda esanguratsuena. Azaroaren 27an, barikua, musikari bermeotarra oholtza mungiarrera igoko da bere azkenengo lana aurkeztera, Limones en invierno deitutakoa. Jarduera honetarako sarrera guztiak agortuta daude jada espero zitekeen bezala, kontuan izanda osasun-egoeragatik egon den edukiera murrizketa.

Izaroren kontzertuaz gain, beste hainbat ekitaldi esangurtasu jasoko ditu Olalde Aretoak, esate baterako Ikimilikilklik umeentzako antzerkia azaroaren 19an. Gainera, Diz-Diz elkarteko antzerki taldeko kideek ere euren agerraldia izango dute azaroaren 28an, Tú + Yo = Es 2020 eta Creer que un cielo cabe en un infierno antzezlanak erakutsita Olaldera hurbildutako ikusleei.

Beste alde batetik, Mungiako irakurketa taldeek euren aktibitatea mantenduko dute, nahiz eta osasun-agintaritzak emandako argibideak bete ahal izateko segurtasun-neurriak beteta edukiera eta partaidetza mugatua izango duten. Horrenbestez, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez irakurtzea gustuko duten mungiarrek aldez aurretik egin beharko dute izen-ematea Torrebillela Kultur Etxeko bileratan eon ahal izateko. Gainera, dorretxean 65 urtetik gorako pertsonentzako liburutegiko lanabesen erabileraren inguruko jardunaldiak izango dituzte hilak 10 eta 17an. Espazio honetako programarekin amaitzeko, Natura gara umeentzako antzezlana izango da azaroaren 20an haurrentzako liburutegian.

Gizarte ekintzarako espazioa ere egongo da Mungiako azaroko agendan, izan ere, hilaren 25ean Emakumeek jasaten duten indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Jardunaldi honetan, Udalak bandoa argitaratuko du bere web-gunean eta, bestalde, kontrntrazio isila ospatuko da. Gainera, Mungian Beldur Barik ikusentzunezko lehiaketaren saridunen zerrenda argitaratuko da azaroaren 24an eta, 28ko Diz-Diz elkartearen antzezlanen ostean, sari-banaketa ospatuko da. Horrenbestez, oso hilabete kargatua izango da hurrengoa.