- Azken egunetan, hainbat dira ikasturte berriaren hasieraren inguruan biratzen duten elkarrizketak, ezohiko osasun-egoeraren aurrean hartu beharreko neurrien edo leku ugaritan izan diren kasuen inuruan.

Derion kokatutako Txorierri Instutuari dagokionez, asteartean, irailak 15, hasiko dira eskolak eta ikasle zein irakasleen arteko kutsaketa arriskuak ahalik eta gehien murrizteko asmotan, Derioko Udalak herriko Kultur Birikako bost ikasgela lagatuko dizkio ikasketa zentroari hauek ikasturte hasiera honetan erabili ahal izateko. Honela, talde murriztuagoak izatea ahalbidetuko da eta, horrenbestez, beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartzea eta mantentzea errezagoa izango da. Era berean, herriko gobernuak Udal-kiroldegi eta pilotalekua heziketa fisikoko eskolak emateko ahalbidetu ditu eta, bestalde, Uribe parkea aisialdi tarteetarako. Jada, brigadako langileak lanean ari dira ikasgune berria moldatzen eta zentroko altzariak lekualdatzen.

Hasiera batean, Txorierri Institutuaren intentzioa Batxilergoko bigarren mailako ikasleak izango dira Kultur Birikako ikasgeletan, guztira 100 bat eskualdeko ikasle barneratuta. Derioko Udalaren arabera, pasaden abuztuaren 26an Eudelek gutun bat helarazi zien Bizkaiako herrietako gobernuei osasun-neurriak bete ahal izateko identifikatzen laguntza eskatu zuen eta, jada irailaren 4ean, gobernu derioztarrak insitutuaren deia jaso zuen. "Ezfortsu handia da Udalarentzat, baina gure konpromezua da. Apalditik ari ara lanean Eskolak eta Insitutuak izan ditzakeen beharren inguruan. Abuzutuan, Larrabarri Baserria eta Kultur Birika eskaintzea erabaki genuen. Guretzako lehentasuna da Derioko zein Txorierriko beste udalerrietako ikasleen segurtasuna bermatzea, izan ere, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko ikasleak ere ditu ikasketa zentroak", azaldu zuen Esther Apraizeko, Derioko alkateak.

Nahiz eta datorren asteartetik aurrera 16 eta 18 urte bitarteko ikasleak jasoko dituen Derioko Kultur Birikak, honek ez du inong eraginik izano bertan egin ohi diren kudeaketa eta bestelako jardueratan. Horrenbestez, gizarte langilearen zerbitzuak, liburutegiak eta euskaltegiak bere betiko aktibitatea mantenduko du, beti ere covid-19 birusaren aurreko beharrezkoak diren segurtasun eta higiene neurriak errespetatuta.