DERIO. Aurreko astean, Derioko Udalak herriko Euskal Herria kaleko atzealdeko ingurua berrurbanizatzeko obrak hasi zituen. Lan horiek 4. eta 6. atarien parean gauzatzen ari dira, zehazki, Euskal Herria kaletik sarrera eta irteera duten atari horietako eraikinak inguratzen dituen U formako bidean.

Excavaciones y Obras de Riesgo, S.L. enpresa ari da lanak burutzen, 96.937,09 euroan (BEZ kanpo) eta gutxi gorabehera, 3 hilabeteko epea izango du hobekuntzak gauzatzeko.

Proiektu hau, udalerriko irisgarritasuna hobetzeko eta bermatzeko helburuaren barruan sartzen dira, eremuko urbanizazioa hobetuz, oinezkoen mugikortasuna lehenetsiz ibilgailuen gainetik, hori ere planteamendu eraginkorrago baten xede baita, eta aparkatzeko plazak berregokitzea.

Bi jarduketa desberdin biltzen dituen proiektua da: alde batetik, egungo zoladura, asfaltoa eta baldosa, guztiz eraberritzea, maila bereko plataforma bakarra ezarriz ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako; eta, bestetik, eraikin eta lokalen mugakide den oinezkoentzako gunearen zabalera handitzea, bolardoz bakarrik mugatuta. Kontrako aldean aparkalekuak berrantolatzeak espazio handiagoa emango die oinezkoei eta inguruko lokalei, eta garrantzi handiagoa emango diete.

Osagarri gisa, Euskal Herria kalea eta bi eraikinen arteko atzealdea lotzen dituen espaloia eta oinezkoentzako pasabidean ere arituko dira. Eremu honetan, baldosazko zoladura udalerriko gainerakoen pareko beste batzuengatik berrituko da, ingurunearekiko uniformetasuna lortzeko.