- Dirudienez, deskonfinamenduaren fase desberdinen aurrerapenak zenbait ekintza berreskuratzeko aukera eskeini dio Bizkaiako biztanleriari. Kasu honetan, zorioneko asteburua izango da gaur hasiko dena motorraren eta automobilen maitaleentzako, izan ere, Zamudio inguruko errepide eta bide herriko rally-aren zortzigarren edizioa jasoko dute. Azken asteetan, Zamudio Racing taldeko eta Bizkaiako motorzaleen elkarteko kideak oso lan handia egiten aritu dira honelako ekimen hau antolatu ahal izateko. Gainera, gaur eta bihar bitartean ospatuko den froga, konfinamendu ostean estatu mailan egingo den lehenengoa izango da, horrenbestez, oso partaidetza nabarmena izango da Zamudio Rally Elkarteko kideek atzo prestatutako aurkezpenean adierazi zutenez euskal zirkuituko lehen froga honetan: "Maila altuko 92 partaide izango dira Bizkaiako errepideetan zehar gidatzen, haien artean bi aste barru hasiko den Espainia mailako txapelketako partaide dira, Zamudioko rally-a hau prestatzeko erabilita. Gainera, zortzigarren edizio hau Espainiako auto klasikoen aurreinskribapena izango da, horregatik, asko izango dira bertan izango diren klasikoak. Beste alde batetik, azpimarratu beharra daukagu Xabier Lujua edo Txus Jaio bezalako izen handiko gidarien presentzia. Bi kasuetan, badakite jada zer den Zamudioko zirkuitutik garaile ateratzea".

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Agirre Lehendakaria enparantzak administrazio egiaztapena eta aspektu teknikoena egingo da eta, behin zapatua ailegatuta, martxan jarriko dira auto partehartzaileen motoreak ibilbideko lau tarte kronometratuetan euren maila onena eman ahal izateko. Goizeko txandari dagokionez, Meakur eta Montecalvo arteko txanpa izango da lehiaketaren eszenatokia eta, arratsaldean, Artxandako Haztegia eta Zaratamo artekoa.

Kontuan izanik azken hilabeteetako osasun-egoeraren larritasuna, covid-19 birusak daukan kutsatze arriksu larriagatik, abiadura eta adrenalina ekimen honen antolakuntzak ardura eta zuhurtziaz jokatzea eskatzen die ibilbidean zehar egongo diren ikusleei. Horregatik, maskararen erabilera eta metro eta erdiko segurtasun distantzia errespetatzea eskatu du modu irekian, bertaratutako zale guztien osasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko. "Zalantzarik gabe, rally-aren munduak azken urteetan izan duen erronka zailenetakoa da txapelketaren itzulera, baina guztion kolaborazioarekin, jardunaldi polita biziko dugu", aitortu zuten Zamudio Racing Elkartetik.