- Atzo hasi zen programazioari jarraipena emateko, biharko arratsaldeko 19:00ak eta 20:00ak bitartean Lezamako umeen irudimena garatzeko aukera bikaina izango da ipuin kontaketa baten harira garatutako rol joko baten bitartez, ekin-tza guztien antzera, udaletxeko atzekaldean. Uztailearen 16an, 19:00etatik 20:30etara, Kiki Koko pailazioa izango da bertaratutako umeak barrez lehertzea eragiteko eta, lau egun beranduago, hilak 20, tailerrak egongo dira arratsalde osoan zehar, beti ere beharrezkoak diren segurtasun neurriak modu zorrotzean beteta. Uztailaren 22an, eguaztena, Ni neu zu zeu ipuina kontatuko dute monitoreek arratsaldeko 19:00ak eta 20:00ak bitartean, horrenbestez, oso garrantzitsua izango da Lezamako umeek arreta prest mantentzea. Aste bereko barikuan, udaldiko eguraldi eguzki-tsuari aurre egiteko plan bikaina aurkeztuko du Lezamako Udalak, izan ere, herriko umeek ur-txirrista bat montatuko du Kurtzea auzoko landan. Bertaratutako gaztetxoek euren bainujantziak jantzita arratsalde bikain eta freskagarri bat bizi ahal izango dute 16:00ak eta 20:00ak bitartean. Ilusioen eta magiaren mundua gustuko dutenek plan bikaina izango dute uztailaren 28an Ibon Magoaren bisita dela eta. Ziurrenik, bere trikimailuak baliatuta aho-zabalik utziko du bere ikuslego lezamarra. Aurretik aipatu bezala, ur-txirrista ez diren gainontzeko ekintza uztiak udaletxe atzekaldeko parkean ospatuko dira, baina eguraldi txarra eginez gero, kiroldegiko frontoira leku-aldatuko dira hauek. Horrenbestez, argi dago Lezamako haur eta gaztetxoek ez daukatela aitzakia askorik izango hilabete honetan zehar aspertzeko, izan ere, Udalak aurkeztutako aisialdirako programazioa oso anitza da eta ondo pasatzeko baliabide asko eskeintzen ditu, beti ere segurtasuna-neurriak zainduta.