- Nahiz eta ohikoena, asteburu zehatz honetan, egun osoan San Pedro jaietako ekin- tza ugarietan gozatzea izango li-tzateken, Mungiako herritarrak San Pedro Usainean proiektuaren bidez antolatutako jarduerekin konformatu beharko dira. Hala ere, aurtengo udan ez du biztanleriak aspertzeko denborarik izango, gaztetxoen kasuan gutxienez, izan ere, Udalak mota askotako ekintzek osastutako Uda-pasa bat antolatu du. “Oraindik ere bizi dogun osasun-krisiak gure bizitzetan eragina izan dau, eta uda hau desbardina izango da aurrekoen aldean. Halanda guztiz bere, pandemiak gure erkidegoan izan dauen bilakaera kontuan hartuta, Uda-pasa atzera antolatu behar dogula uste dogu, umeei une dibertigarriez gozatzeko aukerea eskaintzeko, eta familiei, barriz, hain beharrezkoa dogun kontziliazinoa; eta hori guztia beharrezko segurtasun-neurriak aplikatuta egin behar da; beraz, uda honetan, jarduerea ez da beste urteetakoaren modukoa izango”, azaldu zuten Udaletik.

Izen-ematea zabaldu zutenetik, 2008 eta 2016 urte bitartean jaiotako 117 ume mungiarrek egin dute inskripzioa. Aurtengoan, gainera, berezitasun bat izango da. Astelehenean hasiko dira ekintza desberdinak jorratzen eta uda osoan izango dira, irailaren 4ra arte. Hala ere, aurten aste desberdinetarako matrikula egiteko aukera izango dute mungiarrek, horrenbestez, esan daiteke etengabeko izen-ematea egongo dela, modu telematikoan. Uda-pasako edukiak astelehen eta bariku tartean jorratuko dira, goizeko 8:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak ailegatu arte, hau da, goiz osoa igaroko dute umeak elkarrekin disfrutatzen. Aldi berean, familia kontziliaziorako oso aukera ona da. Uda-pasan apuntatuta, etxeko gurasoak lanera lasai joan daitezke umeak zain-tzeko inor kontratatzearen beharrik gabe. Ekonomia aspektuari dagokionez, aste bakoitzeko egonaldiak 87,38 euroko salneurria izango du Mungian erroldatutako umeentzako eta, kanpotarrentzako 126,70 eurokoa.

8:00etan heltzen direnetik, mota askotako ekintzak egingo dituzte, adibidez, igerilekuetarako irteerak: “Jarduera fisikoa-kirola, edozein gizakirentzat (bereziki umeentzat) dagozan ekintzetatik onenetarikoa da. Izan bere, osasungarria da, baina ez hori bakarrik, euren garapen fisiko eta psikologikoan aurrera egiten laguntzen dau eta, ganera, lagun-arteko giroa, alkarkidetza, hobetzeko jarrerea eta abar sustatzen ditu. Eta errealidade hau are garrantzitsuagoa da gaur egun bizi dogun egoerea izanda. Oinarri hori kontutan izanda, Uda-pasaren barruan jarduera desbardinak burutuko dira, edade bakotxaren arabera aukeratuta (talde homogeneoak), eta horreen banaketa intentsitatean orekatua izatea gura da, hau da, bai ekintza fisikoak eta bai erlaxatuak”. Hau guztia kontuan izanda, argi dago programa honetan parte hartuko duten umeek oso uda berezia bizitzeko aukera izango dutela. Horregatik, familientzako oso esperientzia positiboa izan daiteke, gaztetxoek disfrutatuta eta familia-antolakuntza hobetuta, hortaz, Udalak herritarrak parte hartzera animatzen ditu