Covid-19 birusak bi hilabete inguru izan du euskal gizartea bere etxeetan sartuta, egunerokotasuna oso modu bortitzean astinduta. Deskonfinamendua aurrera egiten joan den einean, jendeak aurretik egin ezin zituen gauzak egiten hasi da, esate baterako kirola egiteko aprobetxatzen. Kasu askotan, Bizkaiko mendiak izan dira deskonfinamenduko kirolarien eszenatoki eta, arlo honetan, Tallu Mendi Taldeko kideak adituak dira. José Mari Urrutikoetxearen arabera, Mungiako biztanleria oso ondo portatu da ingurumenarekin eta ez dira jende pilaketa handiak sortu. Aldi berean, ez da zikinkeria askorik egon eta, mendizale mungiarraren arabera, oso une polita da hau herri inguruko mendi eta bideak aprobetzatu eta hauek gozatzeko.

Zelan bizi izan duzue Tallu Mendi Taldeko kideek berrogeialdia? Kontuan izanda ezin izan zaretela mendietatik ibili€

—Egia esan, nahiko gogorra izan da guretzako. Guk mendira joatearen inguruko ohitura handia daukagu, batez ere asteburuetan, eta gure ibilbideak egin ezin izanak gure normaltasuna astoratu duela esan daiteke. Oso urrun ikusten dugu egin genuen azkenengo irteera, Ermuatik aterata Ukarregirako Bizkaiako bueltako etapan, itzuleran, Mungian Athletic-ek Valladolid-en aurka jolastu zuen azkenengo norgehiagokoa ikusi genuina. Jendea nahiko urduri ibili da etxetik atera gabe egonda, baina garrantzitsuena, kasu honetan osasun-agintaritzatik emandako argibideei kasu egitea da, izan ere, oso arazo larria da pandemiaren kontua. Orain, gutxinaka norbanakoak beren modura Mungia inguruko mendietatik ari gara eta lasaiago gaudela esan genezake.

Zelako eragina izan du berrogeialdiak zuen elkartearen ekintza programazioan?

—Erabatekoa izan da, beste arlo askotan bezala. Normalean guk hainbat ibilaldi edo ekintza antola-tzen ditugu, baina kontuan izanda bi hilabetetan zehar etxean sartuta egon garela eta oraindik ere oso kontu handiarekin ibili behar garela, oso eragin handia izan du gure plangin tzan. Gu, une oro, Mendizale Federazioak agindutakoa oso modu zorrotzean bete dugu, osasun publikoari lehentasun osoa emanda. Horregatik, ez dugu oraindik inolako irteerarik prestatu eta ez dakigu zehatz mehatz noiz egin ahalko dugun baten bat. Horrenbestez, argi dago dure egutegia berriro planteatu beharko dugula, pandemia edo deskonfinamenduaren eboluzioa ikusita, gutxinaka gutxinaka data batzuk zehazten joan ahal izateko. Adbidez, ekainaren 21ean urteroko Mungiako Gaueko Martxa antolatu beharko genuke, baina aurten guztiz ezinezkoa izango da. Nork daki agian egun honetan ekintza alternatiboren bat prestatu dezakegun, baina herrian lasaitasunez eta segurtasun neurriak beteta. Uztailera begira, ni nahiko baikorra naiz eta uste dut, neurri txikian bada ere, zer edo zer antolatu ahal izango dugula. Hala ere, ez dago presarik, denbora izango dugu menditik ibili eta itzuleran raba batzuk jateko gure herrian.

Alternatibaren bat prestatu ahal duzue berrogeialdian zehar?

—Ez. Oso formalak izan gara. Etxetik atera ahal izan garenetik, bakoi-tza bere etxe ingurutik ibili da. Hori bai, bazkide guztiok elkarrekin WhatsApp talde bat daukagu eta bertara erabiltzaileek egin dituzten ibilaldien mapak bidali dituzte eta, gure ideia, hauek digitalizatu edo hauen erregistroa egitea da, ondoren Mungialdeko elkarte eta entitateen artean banatzeko. Uste dugu oso interesgarria dela gure inguru hurbileko txokoak ezagutaraztea.

Badirudi, etxean hainbeste denbora igaro eta gero, jende askok beren inguruko mendiak aurkitu dituztela€

—Egia da deskonfinamendu honetan mugimendu gehiago ikusten dela mendietatik, baina, Mungialdean gutxienez, dena oso neurtua izan da. Familia eta koadrilak aurki-tzen dira eta, kasu askotan, gure taldeko jendea ere, baina ez da inongo zoramenik egon.

Mendiko aktibitatearen igoreak izan ahal du eragin negatiborik? Adibidez zikintasun eta kutsaketa alorrean€

—Nik ezetz esango nuke. Jendea Bizkaian, orokorrean, nahiko errespetutsua izan ohi da gure mendiekin eta hau eskertzekoa da. Ikusi dena, berrogeialdia bukatu zenetik, naturak ere bere bilakaera izan duena. Bide asko sasi askorekin ikusten dira, zuhaitzak asko hazita eta, bestalde, hainbat toki daude inoiz baino garbiago daudenak, paseatzeko ederto. Bakoitzaren ikuspuntuaren arabera aldaketa baikor edo ezkorrak izan dira. Azken finean, hau ere naturak dituen bitxikera eta bertuteetako bat da, etengabeko aldaketa eta, kontuan izanda uda heltzear dagoena, mendiek oso kolore biziak dituzte.

Amaitzeko, zein gomendio emango zenieke azken aldian mendira joaten hasi diren mungiarrei?

—Oso argi daukat zer esango nieken; geldiro-geldiro hastea irteten eta bakoitzak bere inguruan dauden toki bikainak aztertu eta disfruta-tzea. Mungiako kasuan, herria ikuspuntu desberdinetatik ikusteko aukera daukau, Atxuri aldetik, San Migueletik€ Hori aprobetxatzea osos garrantzitsua da. Hainbat dira herrigunetik kanpo ditugun auzoak eta, nire ustez, benetan ederrak dira hauen artean dauden bideak, gure gurasoen bideak. Bertan natura baliabide ikusgarriak ditugu eta, benetan diot, oso garrantzitsua dela hauek berreskuratzea eta erabiltzea. Orain, garrantzitsuena osasun-agintaritzak emandako argibideak betetzeko ordua da, baina behin egoera hau denon artean gaindituta oso aukera politak ditugu. Hauek errespetu eta garbitasunez rehabilita, asko gozatu dezake jendeak. Kontuak kontu, nik beti diot menditik ibiltzea dagoen kirol arrakastatsuenetakoa dela arrazoi sinple batengatik; naturaz inguratuta egotea. Gainera, Guk, Mungian, zorionezko paisaiak ditugu, Jata inguruan edo gure herriko auzoetan arituta oso ibilaldi politak egin daitezke. Benetan diot, Mungiako jendeak aprobetxatu beharra dauka gure ingurunea, izan ere, oso une politak bizi daitezke hemendik.

"Oso garrantzitsua da gure auzo arteko bideak berreskuratzea, izan ere, baliabide bikainak dira"

"Berrogeialdia izan den bitartean, naturak bere aurrerapenak izan ditu, belarra hazita, adibidez"