- Koronabirusaren pandemiak guztiz buelta eman die herrietako egutegietan, izan ere, hainbat izan dira bertan behera geratu diren jaiak; Bilboko Aste Nagusia, San Ferminak eta, neurri txikiagoan, Loiuko San Pedro eta Santa Lucía jaiak. Aurten, bertoko koadrila eta familiek ezin izango dute herriko jaietaz ohiko moduan disfrutatu, izan ere, Udalak hauek bertan behera utzi behar izan ditu, osasun egoera dela eta. Loiuko jaietako egun seinalatuenetakoa Paella Eguna da. Urtero, ehundaka giza-talde bertan elkartzen dira jai data bikain batean, baina covid-19aren pandemia kontuan izanda, oso arrisku handia litzateke jende asko pilatuta eta kutsapenak izateko aukerak kontuan izanda.

Hala ere, Loiuko Udalak egun hau ospatzeko bestelako metodo bat antolatzea erabaki du; Ziberpaella Eguna. Zabaloetxe auzoko landetan elkartu beharrean, beren txoko edo etxeetan egin beharko dute, beti ere segurtasun neurriak errespetatuta.

Ekainaren 27an, loiuztarrek beren argazki eta bideoak #Loiupaellas2020 traola erabilita igo beharko dituzte Facebook, Twitter edo Instagram sare sozialetara, izan ere, Udalak honetan jasotakoaren arabera epaituko ditu paellak. Parte hartu ahal izateko, 944 712 310 telefono zenbakira egin beharko da izen-ematea eta Udaleko teknikari eta zinegotziek hurrengo aspektuak aztertuko dituzte; paellaren itxura, jai giroa, originaltasuna eta abar. Beitara ondoen jotzen duen paellak 160 euro irabaziko ditu eta, alde berean, modu originalean apainduta dagoenak 120. Itsusienentzako ere saria egongo da, izan ere, Udalak hauentzak errekonozimendua ere izango du. Amaitzeko, jai giro onena izan duen koadrilak 80 euro jasoko ditu, horrenbestez Loiuko txoko eta etxeetan oso giro ona izango da; jende askok San Pedro eta Santa Lucía jaietako ikur eta zapiak ekegita balkoietan.

"Nahiz eta aurten ezin izano ditugun Loiuko jaiak ohiko moduan ospatu, gonbidatzen zaituztet ekainaren 26tik 30era zuen etxeetan gure ikurrak eskeitzera jai giroa emateko gure herriari", adierazi zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak. Egungo egoera dela eta, sari banaketa LoiukoArtisautza eta Nekazaritza azokan egingo da, deskonfinamendurako emandako argibideak jarraituta eta, sari hauek, herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan gastatzekoak izango dira, modu berean herriko ekonomiari bultzada txiki bat emanda..

Loiuko Udalak streaming zerbitzu bat eskeniko du gainontzeko herritarrek jai giroa somatu ahal izateko. Kamera zerbitzu bat Ziberpaella txapelketan izen emandakoen txokoetatik igaroko da egun berezi hau ospatu ahal izateko. Horrenbestez, loiuztarrek ezin izango dute Paella Eguna betiko moduan ospatu, baina hala ere Udalak bere esfortzu guztia mahai gainean jarri du aukera berritzaile bat eskeini ahal izateko bere auzokideei. Orduan, jendeak bere balkoi eta lehioetan zapia jarri behark du eta bere sukaldaritza trebeziak paella batean islatu beharko ditu.