ZKEN asteetan biztanleria bizkaitarrak bizi izan duen egoerak, hau da, berrogeialdiak, jendearen irudimena martxan jarri du. Hainbat pertsonak gauza desberdinak egiteko aprobetxatu dute bertoko denbora librea; margotzeko, irakurtzeko, abestiak konposatzeko, kirola egiteko, sukaldaritza arloko trebezia lantzeko eta abar luze bat. Honen aurrean, Larrabetzuko Udala, bertoko Umeen Kontseiluarekin elkarlanean, proiektu berri bat martxan jarri du; Konfinamenduko Altxorrak deituriko ekimena. Honen helburua, herritarrek azken hilabeteetan egindako lanak biltzea da, ondoren erakusketa bat egin ahal izateko. “Konfinamendu egoera ezarri zenetik, ziur gaude etxe asko sormen laborategi bihurtu direla. Horregatik, hor jaso gura dugu memoriarako altxor gisan. Bakoitzaren zaletasunetatik, gustuetatik esta beharrizanetatik sortu edo sertuko duzuen horrek batuta, herri-erakusketa bat antolatu nahi genuke”, azaldu zuen Iñigo Gazteluk, Larrabetzuko alkateak. Peru Calabazak, herriko Umeen Kontseiluko koordinatzaileak, adierazi zuenez, konfinamendu luze honen ostean jendea animatzeko modu bat da proiektu hau aurkeztea: “Kontuan izanda berrogeialdian ezin izan garela elkartu, buruari bueltaka ibili ginen zer egin genezaken pentsatzen eta ideia hua bururatu zitzaigun. Hasieran, umeei bakarrik egongo zen zuzenduta, baina, azkenean, herritar guztiei zabaltzea erabaki genuean, izan ere, uste dugu emaitza hobea izan dezakeela eta jasotakoaren artean aniztasun gehiago izango dela”.

Jada, hasi dira Larrabetzuko biztanleak berrogeialdian zehar egindako sorkuntzak bidaltzen eta, pertsona interesatuek konfinamendukoaltxorrak@gmail.com helbidera euren lanak bidaltzeko aukera daukate ekainaren 30a arte. Gainera, fisikoki entregatu beharreko objektuak ekainaren 29 eta 30ean eman ahalko dira Errebalen, goizeko 11.00ak eta 13.00ak bitartean eta arratsaldeko 18.00ak eta 20.00ak bitartean. Bertan, Peru izango da Udaleko zinegotzi batekin batera materiala bildu eta ordenatzeko. Unerarte jasotako erantzunaren aurrean jarrera baikorra azaldu zuen Umeen Kontseiluko kideak: “Egia esan, espero baino erantzun arinagoa izan du proiektuak; horrenbestez, emaitza ikusteko irrikitan gabiltza. Guztiz ekimen berria da eta oso gogotsu gaude”. Horregatik, Peruk herriko jendea parte hartzera animatu zuen, ahalik eta sorkun-tza gehien elkartu ahal izateko.

Haurren Hirien Sarea Francesco Tonucciren La citta dei bambini proiektuarekin lotuta dagoen ekimena da, herriak haurren parametroetatik abiatuz aldatzeko proiektua da, gure komunitatean ikaskuntza osasungarri, parte-har tzaile eta inklusiboagoak diren inguruneak sortzeko helburuarekin. Orain dela urte batzuk, Larrabetzuk bertoko Umeen Kontseilua sortu zuen, Umeen Hirien Sarean sartuta. Honen bitartez, Udalak zenbait erabaki hartzeko orduan herriko gaztetxoen ikuspuntua kontuan har-tzea lortzen da, hilabetero bilera desberdinak antolatuta korporazioko kideekin eta Peru bezalako dinamizatzaileekin batera. Antzeko kasu gehiago aurki daitezke Txorierri eskualdea; esate baterako Lezama edo Derion. Gaur egun, hamabi dira Larrabetzuko kontseilua osatzen duten bederatzi eta hamaika urte bitarteko umeak eta hilabetero formatu desberdinetako batzarrak egiten dituzte, izan ere, kontuan izanda oso gazteak direla partaideak, oso garrantzitsua da aktibitate eta dinamikotasun maila nabarmen bat mantentzea.

Peru Calabazaren arabera, jendearen erantzuna espero baino askoz arinagoa izan da bilketako lehenengo egun hauetan