- Azken hilabeteetan gizarteak bizi izan duen egoera gogorra bere amaierara ailegatuz doala esan daiteke jada, izan ere, berrogeialdiaren amaiera gradualaren faseak aurrera eginez doa eta, gutxinaka, gero eta eguneroko ekintza gehiago egiten hasi daiteke. Honen aurrean, eta uda heltzear dagoela ikusita, elkarte eta entitate desberdinak urtaro eguzkitsuan nolako plangintzak antolatu ahalko diren jakitearen zain daude. Hala ere, badaude kontu desberdinak antolatzen hasi direnak; esate baterako Zamudioko Gaztestazioa. Bertoko langileak hasi dira datozen hilabeteetan zer motatako ekintzak egin ahal izango dituzte aztertzen, ondoren herriko gazteei ahalik eta eskaintza erakargarriagoa aurkeztu ahal izateko.

"Beti bezala, haien lehen aukera eta ardura bidai potente bat egitea da eta aukera batzuk dira mahai gainean. Kontua da, ez dakitela, alerta egoera dela medio, Bizkaiatik atera ahal izango den. Hau Osasun Ministaritzaren esku dago; horregatik, plan alternatiboak prestatzen ari gara udako programa gabe ez gera-tzeko, beti posible bada, osasuna arriskuan jarri gabe", azaldu zuten gazteentzako espaziotik.

Erabiltzaileen gustuak eta inten-tzioak ezagutzeko asmotan, Gaztestazioko langileek inkesta bat proposatu zuten aurreko astean. Bertan, ekintza desberinak proposatu zituzten, gazteek hauek egitea gustoko luketen ikusi ahal izateko. Lasergunerako ibilaldia, Santo Tomaseko kanpaldia, karting-a, surfeko hastapen eskola, tirolina parkea, paddle surf eta kayak, ur-puzgarriak, paintball-a, BTT martxak, apar jaia, eskalada... Mota askotako jarduerak eon ziren inkesta horretan. Guztira, 65 gazte zamudioztar inguruk hartu zuten parte prozesu partehartzaile honetan eta, aukera guztien artean, hurrengoak izan ziren arrakasta handiena eta boto gehien jaso zituzten ekintzak; karting zirkuiturako irteera, paintball-a, uretako puzgarriak, multiaventura parkerako bidaia, paddle surf-a eta BTT ibilbidea.

Behin Gaztestazioko erabiltzaileek intentzioa ezagututa, antolakuntza taldea Osasun Ministeritzak datozeen aste eta hilabeteetarako emandako berri eta argibideen inguruko azterketa zehatza egiten hasiko da. Nahiz eta intentzio, printzipioz, ariketa desberdinak egin ahal izatea den, lehentasun osoa osasun aspektua izango du, segurtasun neurriak beteta.