- Nahiz eta azken hilabeteetan ziurgabetasuna eta zalantza izan diren, badirudi berrien baikortasun areagotuz doala eta gutxinaka egoera normaltasuna berreskuratuz doala. Derion, esate baterako, jendeak gaur izango du martitzenetako azokaren berrirekieraz gozatzeko aukera. Goizeko 9:00ak eta eguerdiko 13:30ak bitartean, Almazene kalean kokatutako merkatua zabalik izango da derioztarrek kalitatezko produktuak eskuratu ahal izateko, beti ere, bezero eta saltzaileen osasun eta segurtasuna bermatzen dituzten neurri zehatzak beteta. Udal-langileak bertan izango dira azokarako sarrera eta irteerak kontrolatuta eta, bestalde, gel desinfektatzailea eskainita. Gainera, saltzaileek bisera babesleak eramatea derrigorrezkoa izango da eta euren postutxoetan eskularruak eta maskarilak izango dituzte. Bezeroei dagokienez, banaka sartu beharko dira, euren artean bi metroko distantzia gordeta eta guztiz debekatuta izano dute produktuak ikutzea. Telefonoz hitz egitea debekatuta izango dute beste alde batetik.