Euskal biztanleria oso denboraldi arraroa bizitzen ari da aste hauetan. Estatuko Gobernuak aitortutako larrialdi egoerak jendeak bere irudimenaren potentzial gorenena ateratzea eragin du berrogeialdi prozesua dela eta. Udaberriak berarekin dakartzan egun eguzkitsuak kontuan izanda gainera, jendeari are zailagoa egiten zaio etxetik irten ezin izana eta, horrenbestez, hainbat dira etxean denbora igaro eta ariketa bereziak eiteko jendeak dituen ideiak. Herri desberdinetako elkarte zein norbanakoak sare-sozialak erabiltzen dabiltza aisialdi eskaintza zabal bat erakusteko jendeari. Derioko biztanleriaren kasuan, oso jarduera sorta zabalaz gozatzeko aukera izaten ari da, izan ere, Udal zein Ludotekako langileak jo ta su lanean aritu dira larrialdi egoera hasi zenetik jendearen aisialdia alaitzeko asmotan.

Hasteko, Ludoteka egunero ari da ekintza desberdinak aurkezte bere Instagram kontuaren bitartez (@deriokoludoteka). Mota askotako entretenitze moduak zabaltzen ari dira herriko haur eta gaztetxoen artean, aisialdia alaitu eta zenbait gaitasun lan-tzeko beste alde batetik. Dena “Elkarrekin lortuko dugu!” lelopean jorratuta, izan ere, oso garrantzitsua da egoera gogor honetan mezu baikorra jasotzea herriko umeek. Hasiera koloretsua izan zuen berrogeialdirako ekintza eskaintzak. Derioztar gazteak etxeko margoketa materialak armairutik atera zituzten harri desberdinak apaintzeko. Ludotekako langileek aukera eta ideia desberdinak aurkeztu zizkieten umeei, eurak txoriak, paisaiak, frutak, autoak eta paisaiak margotzeko. Kolore eta mundu artistikoari jarraipena emanez, beste jarduera berezi bat proposatu zuten; eskuan munstro an-tzeko bat margotzea. Helburu desberdinak zituen ekimen honek; batetik, haurrek eskuak margotzen ondo pasatzea eta, bestetik, eskuak egunean hainbat alditan garbitzeko ohitura sustatzea. Partehartzaileek erronka bat izan zuten; egunaren amaieran irudia eskutik ezabatzea. Errezeta bereziak ere partekatu izan dituzte Instagram kontuaren bitartez eta, herenegun, esate baterako, herriko gaztetxoentzako deialdi bat antolatu zuten arratsaldeko 16:00etatik aurrera denak euren balkoi eta terrazatara atera eta musika eta puztukiek apaindutako festa xelebre bat ospatzeko alaitasunez josita.

Bere eskutik, Derioko Udalak ere hainbat ekintza planteatu ditu biztanleriak berroeialdi aspertu gabe aurre egin ahal izateko. Bere Facebook horrialdea aprobetxatuta, egunero jarduera desberdinak proposatzen ari da herriko gobernua #DerioEtxean traolaren haria jarraituta. Atzo, adibidez, Udal Liburutegiko kideek hainbat irakurketa aukera proposatu zituen etxean egon beharreko denbora luze honen inguruko emaitza positiboak ateratzeko; aldizkari zaharrak, gehigarriak, haurrentzako liburuak eta abar luze bat. Zinemaren maitaleentzako era aukera bikaina aurkeztu zuen Udalak pasaden egunean, izan ere, Euskal Irrati Telebistak bere web-gunean dituen euskarazko filmen zerrenda argitaratu zuten, bide honekin euskal kultura neurri nabarmen batean sustatzeko asmotan. Amantala jantzi eta sukalda-tze tresneriarekin ondo moldatzen direnentzako ere plan bikaina proposatu dute aste honetan Unbe Jatetxearen eskutik. Kasu honetan, derioztarrek egin beharreko platerra hain arrakasta handia daukan olagarro, otarrainxka eta onddo marmita izan zen, hortaz, ekintza honetako partaideek oso bazkari berezia izan zutela argi dago. Bestalde, Derioko hainbat etxebizi-tzatan ume txikiak dituzten familia ugari bizi dira eta, hau kontuan izanik, “70 ideia erraz umeekin etxean jolasteko” post-a argitaratu zuten.

bolondres bila

Nahiz eta oso aisialdi eskaintza zabala izan derioztarrek, Udalak biztanleriaren indarrak elkartu nahi ditu pandemia honi aurre egiteko; batzuk etxean geratuta eta, beste batzuk, bolondres lanak eginda. Egun hauetan, herriko gobernua eta Gurutze Gorria elkarlanean dabiltza lan desberdinen kudeaketa koordinatzen eta laguntza sektore honetan parte hartu nahi dutenek lagun-tza@deriokoudala.net helbidearen bidez edo 688867503 telefonoaren bitartez eman beharko dute izena. Gainera, Udalak dituen plataforma eta bide desberdinen bitartez Eusko Jaurlaritzako Osasun Gobernuak emandako segurtasun aribideak zabaltzen ari da ahalik eta lasterren konpontzeko egoera.