mungia - Ohikoa denez, Mungialdeko Behargin-tzak formakuntza eskain-tza berri bat zabaldu du Mungia, Maruri-Jatabe, Meñaka, Gatika, Gamiz-Fika eta Arrieta, Bakio eta Laukizeko biztanleriaren-tzat. Kasu honetan, motore elektrikoen bobinatzearen eta bihurgailuen muntaketaren iinguruko ikastaro bat aurrera atera du Bizkaiako beste lau lanbide eta ekonomia sustapenen zerbitzurekin batera; Behargintza Leioa, Mea-tzaldeko Behargintza y Uribe Kostako Behargin-tza. Kurtso honen helburua erabiltzaileen gai hauen inguruko ezagutza nabarmentzea da, ondoren lan munduan erreztasun handiagoa izan ahal izateko. Ikastaroa hamabi pertsonarentzako dago antolatuta, hauetatik hiru Mungialdeko herriko biztanleak eta, Trapagaranen jorratzen dira. Guztira, 195 orduko formakuntza teorikoa izango da kurtsoa eta hauetan gaitasun desberdinak garatuko dira; oinarrizko elektroteknia, bobinatze eta motore elektrikoen konponketa, lan arriskuen preben-tzioa... Gainera, formakuntza praktikoa jaso-tzeko aukera ere izango dute pertsona erabiltzaileek sektorean lan egiten duten enpresa desberdinetan. Salneurria, bestalde, guztiz doakoa izango da.