Zamudio - Bizkaiako herri gehienen antzera, Zamudioko Udalak ere bere biztanleriaren arteko kirol ekintzen sustapenari berebiziko garrantzia ematen dio eta, kasu honetan gainera, mugimendu arazoak dituen jendearen aldeko iniziatiba jarriko du martxan. Herriko gobernuak bat egingo du Gaituzsport Fundazioaren Osakinbide proiektuarekin, izan ere, honen helburua, ezgaitasun desberdinak dituzten pertsonen berregokitze funtzionala eta euren inklusioa erraztu edo hobetzea da. Honetarako, nahiz eta beste hainbat baaliabide izan, Gaituzsportek kirolaren eta ariketa fisikoaren bidea hartu du, honen bitartez ohitura osasuntsuak eta disziplina ugariko arretei protagonismo handia emanez. Kasu honetan, gizarteko sektore zehatz bati zuzendutako programa dauka fundazioak esku artean; lanarengatiko ezgaitasun edo gaixotasunak dituzten pertsonak eta, gainera, jende pentsioduna.

Proiektuak daukan garrantzia eta biztanleria erabiltzailearengan daukan erabakia ikusita, Zamudioko Udalak honetan parte hartzea erabaki zuen. Bi entitateen arteko akordioaren arabera, herriko gobernuak Udal Kiroldegiko zerbitzua zabalduko du. Hitzartutakoak dioenez, Udalak doako sarrera eskeiniko du ezgaituta dauden pertsonen jagole edo laguntzaileentzako, izan ere, askorrentzako ezinbestekoa da lagunduta egotea ezinbestekoa da. "Gaituzposrt Fundazioaren helburua da pertsona erabiltzaileak berak izatea adaptazio honetako protagonistak izatea, kirola haien beharretara moldatu beharrean", azaldu zuten Zamudioko Udaleko iturriek. Honetarako, ezinbestekoa da pertsona erabiltzaileek adaptazio ona eta egokia egin ahal izateko osasun kontuetan eta dibertsitate funtzionalean adituak diren profesionalek lagunduta egotea. Zamudioko hirigintzan ere eragin positiboa izango du akordio berri honek, izan ere, herriko puntu desberdinean egon daitezkeen muga arkitektonikoak identifikatu eta zuzentzeko aukera emango du. Hortaz, oso hitzarmen positiboa izango da orokorrean. - O. Pérez