Sondika - 2020 hasiera honetan ere, Txorierriko Mankomunitateko Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Zerbitzuak, hau da, EGAZ Txorierrik, Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko biztanleria aktiboaren artean lan mundua irekitzeko eta formakuntza desberdinak jaso ahal izateko inziatiba desberdinak martxan jartzen jarrai-tzen du. Kasu honetan, Hazilan proiektuaren inguruko jardunaldi berriak antolatuko ditu plataforma txorierritarrak. Otsailaren 14ean barikua, hasita eta martxoaren 6a arte, barikua, lan munduari begirako prestaketa fase bat izango da EGAZ Txorierriren Sondikako egoitzan. Pertsonak lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasun sozial eta profesionaletan prestatzea eta lortu nahi duten lanpostuan esperientzia hartzen laguntzea, neurrira egindako praktikaldi baten bidez, tutoretza eta guzti. Helburu horrexekin hasiko da, otsailaren 14an, Hazilan programaren beste edizio bat. Goi mailako prestakuntza duten 20 eta 44 urte bitarteko langabeak aktibatzeko programa bat da, eta 80 bat ordu hilabete iraungo du”, azaldu du EGAZ Txorierrik. Plataformak eta Europako Gizarte Funtsak finantziatu dute ekimen hau erdibana eta ikastaroak goizeko 9:00ak eta 14:00ak bitartean emango dira. Bestalde, 15 ordu izango dira artaideei banakako tutorotzak eskaini ahal izateko. Praktikak egin ahal izateko aukera ere ahalbidetuko du antolakuntzak sektore desberdinetako enpresekin dauden harremanei esker. Hazilan proiektuaren jardunaldi berri hauetan parte hartu nahi dutenek zabalik daukate jada izen-ematearen epea EGAZ Txorierriko egoitza zein web-gunean, eskatutako datuak emanda. - O. Pérez