derio - Nahiz eta 2020ko aurrekontu proiektuak aurten aurrera eramanago diren ekintza desberdinak barneratzen dituen, 2019an nartutako berrikuntza ugari aurrera eramago dira urte honetan zehar. Hasteko, biztanleria derioztarrak ardura handia zeukan Uribe eta Ganbe guneetako trafikoaren inguruan eta, horrenbestez, Udalak 125.000 euro bideratuko ditu bertoko errepideetako abiadura eta segurtasuna egokitu ahal izateko. Bestalde, Uribe Parkean ere interbentzio gehiago ezarriko dira. Aurreko urtean, jolas-gune berria ezarri zen bertan eta orain, herriko gobernuak 156.000 euroko inbertsioa egingo du bertako erabiltzaileei zonalde estali bat eskaini ahal izateko egun euritsuetan gozatu ahal izateko. Aurreko urtean onartutako proiektuekin jarraituta, Euskal Herria kaleko lau eta sei zenbakien artean, hau da, Estatuko Posta Zerbitzuko Bulegoan, egokitzapen lanak aurrera eramango dira 113.000 euroko kantitatea bideratuta eta, hirigintza aspektuari amaiera jartzeko, Unbe kaleko birmoldatze berriko bigarren fasea aurrera eraman ahal izateko 245.000 euroko inbertsioa egingo da. Proiektu hauek, 2020ko aurrekontuetan barneratutakoekin batera, Udalak biztanleriarengandik jasotakoaren emaitza dira, izan ere, herriko gobernuaren arabera, 46 proposamen jaso ziren 2019an zehar. - O. Pérez