MUNGIA - 2020 urteari hasiera ona emateko ekintza desberdinak izango dituzte Mungiako biztanleek. Kasu honetan, Errege Magoen helduera dela, urtero bezala, Errosko Solidarizaren Jaia antolatuko du Udalak; aurtengoa 16. edizioa izano da gainera. Domekan, urtarrilak 5, Andra Mari Gunean bilduko dira herriko gozozaleak jardunaldi bero batetaz gozatzeko elkarrekin. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Mungiako hiru okindegi eta gozotegik egindako 60 metroko luzeerako errege erroskoa izango da banakako portzioetan zatituta. Hau sukaldatu ahal izateko 90 kilo irin, 360 arrautza, 30 kilo gurin, sei kilo legamia eta 18 kilo azukre erabiliko dituzte, besteak beste. Zati bakoitza euro baten trukean izango da salgai eta, gainera, txokolate beroz betetako edalontzi bat eskeiniko da partaide bakoi-tzari, urte hasierak berarekin dakartzan temperatura hotzei aurre egin ahal izateko, nahiz eta Andra Mari Gunea txoko estalia izan. Hainbat izango dira banaketa lanetan ibiliko diren pertsonak; batik bat Udal-korporazioa eta herriko elkarte desberdinetako kide, bazkide eta dinamizatzaileak, esate baterako Elikagai Bankuko jendea. Behin opio osoa banatuta, haurrentzako Kolore kolore musika erakustaldia izango da, beraz, jaialdi kur-tsu handia izango du domekako ekitaldiak. Bildutako diruari dagokionez, aurtengo edizioan Mungiako Elikagaien Bankura bideratuko dira, izan ere, elkarte honek ekonomia arazoak dituzten herriko jendearen aldeko lan handia egiten du eta iniziatiba honen bitartez euren lan garrantzitsuari bultzada txiki bat eman dakioke Udalak. Aurreko urtean, adibidez, 1.027 euro bildu ziren eta kantitate hau Cáritas Mungia elkarteari bideratu zen eta, gainera, Udalak kantitate hau bikoiztu zuen. Horrenbestez, guztira 2.054 euro bildu zituen entitate solidarioak. Errege Egunaren bezperako arratsaldea, aurretik azaldutako aspektu guztiak kontuan izanda, argi dago domekan Andra Mari Gunera hurbiltzea erabakitzen duten mungiarrek, zein inguruko biztanleek, oso aukera polita izango dutela Mungiako jende behartsuaren aldeko ekin-tza bat egiteko.