mungia - Mungiako biztanleriak oso jardunaldi berezia biziko du bihar. Gaueko 20.30etatik aurrera, Olalde Aretoak aurtengo herriko Merkataritzaren Jaialdia jasoko du Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Mungiako Udalak eta Mungialdeko Behargintzak antolatuta. Azken asteetan, elkarteak kanpaina bat aurrera eraman du eta gaurko ekimena proiektuaren ekintza nagusia izano da. Iniziatibaren gai nagusia Ba zen behin Mungian ipunaren inguruan garatu da. Honetan, Osasuntsu, Barregarri, Edertxo eta Kuxkuxero pertsonaien bitartez herriko komertzioetan aurkitu daitezkeen gauzak erakustea izan da helburu nagusia. Bestalde, hainbat ekintza antolatu dira azken asteetan; esate baterako, Gelati-Gelatik antolatutako pizza tailerra edo merienda osasuntsuen inguruko jardunaldia. Guztira, 38 establezimenduk parte hartu dute gaur bere jaialdia biziko duen iniziatiba herrikoi honetan.

Nahiz eta ofizialki gaurko jaialdia gaueko 20.30etan hasiko den, antolakuntzak photo call bat ahalbidetuko deu 19.30etatik aurrera jendeak momentua era fisikoan gogora dezan. Behin ekitaldi nagusia hasita, Boca Beats konpainia izango da aurkezle lanak egitearen arduraduna eta, gainera, erakustaldiren bat eskeiniko du. Bestalde, Mungiako Musika Eskolako ikasleek bibolin, flauta eta kontrabaxuaren bidezko musika emanaldi bat egingo dute Olalde Aretoko oholtza gainean. Jaialdiko une garrantzitsuena sari banaketa izango da, izan ere, establezimendu partaideen bi gabonetako eskaparate politenek eta Olentzero sariaren irabazleek euren sariak jasoko dituzte. Mungiarrak izan dira txapelketako epaile eta, horregatik, botoa eman duten guztien artean 200 euroko hiru txeke banatuko dira. Merkatari eta Ostalarien Elkartearen arabera, beste hainbat sorpresa izango dira. - O. Pérez