Mungia - Azken asteetan, Bizkaiako biztanleria Gabonetako ospakizun bereziak prestatzen dago eta bertako Udalak ere garai honetako ekintza bereziak antolatzen daude. Mungiaren kasuan, are bereziagoak dira Gabonak, izan ere, Olentzero eta Mari Domingi bertan kokatutako Izenaduba Basoan bizi dira. Programazioarekin hasteko, bihar irekiko ditu bere ateak Gabonetako Azokaren edizio berri batek. 20 postutxo inguru eta hainbat jarduera berezik Euskal Pizkundearen etorbidea alaituko dute urtarrilaren 5a arte; food truck-ak, talo tailerrak eta abar luze bat. Opariek ere protagonismo handa daukate Gabonetan, haurrentzako batez ere, eta, umeen desirak jasotzeko Mari Domingi izango da zapatu eta domeka honetan, abenduak 21 eta 22, Izenaduba Basoan. Arratsaldeko 17.00ak eta 20.00ak bitartean, Mungiako nteresatuek pertsonalki entregatu ahal izango dituzte euren gutunak.

Mungiako Gabonetako ekintza nagusia datorren martitzenean ospatuko da, hilak 24. Arratsaldeko 16.30etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingik, galtzagorriak, lamiak, Maritxu Teiletako, Tarttalo eta bestelako pertsonaia mitologikok lagunduta, herriko kaleak gurutzatuko dituzte mungiarrek ilusioz jositako ongietorri ekitaldian. Ibilbidearen amaiaera, urterolez, udaletxea izango da eta bi pertsonaiak 18.30ak aldera helduko dira bertara. Desfilearen antolakuntza Mungian Euskaraz Elkartea izango da eta honekin batera beste hainbat lan talde; Amilotx Dantza Taldea, Basapizti Mungia, Gure Ametsa Txistulari Elkartea, J. M. Arregi Abesbatza, Udal Musika eta Dantza Eskola, Bentades Ikastetxea, Larramendi Ikastola, Laukarizko Eskola eta Legarda Ikastetxea.

Gabonetako parkea ere izango da datorren asteburuan, hau da, abenduaren 26, 27 eta 28an. Udal Frontoian antolatuko da eta bere ordutegia 11.30etatik 14.00etara izango da goizetan eta 17.00etatik 20.00etarakoa arratsaldetan. Bertaratu nahi duten gaztetxoek mota askotatako jolasak izango dituzte gune desberdinetan antolatuta eta, gainera, sarrera doakoa izango da. - O. Pérez