Mungia - Gabonen presentzia gutxinaka gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da Bizkaiako herrietako kaleetan. Mungiaren kasuan, Olen tzeroren etxea bertan dagoela kontuan izanda, oso nabarmena da giro berezia. Barikuan, gainera, Gabonetako Azokaren bostgarren edizioa hasiko da eta honen barne hainbat postutxo eta ekintza berezi izango dira urtarrilaren 5a arte. Mungiako Udalak eta Mungialdeko Behargintzak antolatzen du Euskal Pizkunderen Etorbidean 20 postutxo inguru bilduko dituen ekimen hau, izan ere, antolakuntzaren arabera, jende asko hurbiltzen da herrira Gabonetan eta hau herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko modu emankor bat da.

Ekintza programazioari dagokionez, Pelatineta-gelati food truck-a izango da asteburuan eskuz eginiko pizza eta izozkiak dastatzea ahalbidetuta. Gainera, zapatu arratsaldean, DJ Pakok disko-festa eskeiniko du. Datorren astera begira, barikuak ere zaporez jositako asteburuari emango dio, izan ere, domekara arte Aitor Aurrekoetxea izango da bertan bere postutxoan Mungian hain izen ona daukaten taloak eskeintzen bere postutxoan. Hau urtean zehar herrian ospatzen diren ekintza gehienetan egon ohi da, beraz, maisu mungiarraren produktuak oso arrakasta handia izaten dute. Halaber, hurrengo asteburuan zehar bere taloak eskuragarri izango dira, hau da, urtarrilaren 3a eta 5a bitartean.

Urteko lehengo astean zehar haurren partaidetza ugarituko duen jarduerak izango dira. Urtarrilaren 2an, eguena, cars zirkuito bat antolatuko da, bertan gazte ausartenek abiadura lasterketak egin ditzaten arriskurik gabeko leku batean. Barikuko arratsaldean zehar, haurrentzako ere ekintza berezia izango da; egurrezko jolasak antzinako kultura gogoratzeko herriko txikientzako. Zapatuan ordea, musikak izango du protagonismo handia Maider Legarreta eta Unaxek osatutako bikotearen eskutik, eta Gabonetako Azokaren bostgarren edizioari amaiera emateko, Aitor Aurrekoetxearen postutxoa zabalik egongo da domekako goiz eta arratsalde osoan zehar. - O. Pérez