Berdintasuna Mungiako gai nagusia izango da gaur

Arratsaldean, Emakundek jardunaldi berezia antolatuko du Udal Kiroldegi aurrean

09.02.2020 | 17:59
Kartela.

mungia - Azken urteotan, Eusko Jaurlaritza genero berdintasunaren aldeko ekintza asko antolatzen ari da Euskal Herriko herri desberdinetan. Gaurkoan, esate baterako, Mungia izango da aspektu honen inguruko gai desberdinak aztertuko dituen udalerria, izan ere, Emakundek Berdintasun Foroaren XVI. edizioa antolatuko du arratsalde honetan. Jardunaldia Udal Kiroldegi aurrean ospatuko da 17:00ak eta 19:00ak bitartean. Bertan, autobus ibiltari bat prestatuko du Mungiako Udalak gizonezkoen eta emakumezkoean arteko desberdintasunak aztertu eta hauen inguruko solasaldi bat aurrera eramateko kirol alorrean. Gainera, hainbat izango dira jardunaldiko partaideek ikusi ahal izango dituzten dokumental laburrak eta egin ahal izango dituzten tailerrak, kirol arloko genero desberdintasuna ikuspuntu desberdinetatik lantzeko; batik bat, "¿zenbat emakume kirolari azaltzen dira Forbes zerrendan?" edo "¿zein rudi daukate emakume kirolariek komunikabideetan?" bezalako beste hainbat galderaren inguruko solasaldiak izaten. Mungiako Udalaren arabera, genero berdintasuna eta kirola protagonista nagusi izango diren jardunaldi honen helburua gutxinaka berdintasunerako bideko oztopoak kentzea da eta jendearen kontzientzia mugitzea kirol munduan ere berdintasuna ezinbestekoa dela ikusarazteko egunerokotasunean zein maila profesionaletan. - O. Pérez

noticias de deia