MUNGIA. Aurreko edizioetan bezala, aurtengoa ere hamar saio desberdinetan antolatuko dira modulo desberdinak eta, bertan, egunerokotasunean eman daitezkeen egoeren inguruko gaiak izango dituzte ikasgai. Gainera, bertoko ama eta aitek beste guraso batzuekin eta pertsona adituekin euren esperientziaren inguruan berba egiteko aukera ere izango dute iritzi eta ideiak ikuspuntu desberdinetatik ezagutzea ahalbidetuta. Aurtengo edizioak, gainera, osagai berriak izango ditu, izan ere, 2019-2020 ikasturterako aurreko urteetan parte hartu duten gurasoei zuzenduta eure esperientziak jarraitu eta haietan sakontzeko.

Bertan parte hartu ahal izateko, datorren astelehenean zabalduko du Mungiako Udalak izen emateko epea, urriaren 14an. Pertsona interesatuek udaletxeko arkupean kokatutako Herritarrekiko Aten-tzio Zerbitzuaren bulegoan ein ahalko dute inskripzioa modu presentzialean. Bestalde, kanal gehiago ahalbidetu dituantolakuntzak, horregatik, gizartekintza@mungia.eus eta prebentzioa@mungialdea.eus helbide elektronikoen bitartez eta 94 655 87 14 eta 94 404 77 07 telefono zenbakien bitartez izena emateko aukera ere egongo da astelehenetik aurrera. Aurreko urteetan jasotako iritziak kontuan izanda, antolakuntzak guraso eskolaren arrakasta mantentzea espero du. - O. Pérez