LARRABETZU - Behin meza saindua bukatuta herri kirolen erakustaldiari emango zaio hasiera, izan ere, Larrabetzu eta bere inguruko abeltzainek euren animalien arteko astoproba lehiaketan parte hartuko dute. Arratsaldeko 19:00tatik aurrera, Turko, Fikako Ander Urrola baserritarraren astoa, eta Jalisko, Koldo Bizarraga larrabetzutarrarena izango dira ekitaldiko protagonistak.

Kirol eta eleiza kontuetaz gainera, zabalagoa izango da Larrabetzun ospatuko den jardunaldiko ekimen kulturalen zerrenda. Behin astoprobak bukatuta herriko bertsolarien txanda helduko da, izan ere, Itallen Bertso Eskolako ikasleek erakustaldia eskeiniko diote biztanleriari, berriro ere, edari eta janari doakoaz lagundutako ekimen musikatuan. Hots, Bihar Larrabetzun biziko den jardunaldiak kutsu kultural handia izango du.