Mungia - Historikoki, nekazaritza funtsezko oinarria izan da Euskal Herriko biztanleriarentzat. Antzina, bere eta abeltzaintzaren fruituak ziren etxeko jaki bakarrak eta nahiz eta urteak aurrera joan diren arren badaude, oraindik ere, ortuko emaitzen harira bizi direnak. Mungiako gizarteak argi dauka nekazaritzaren garrantzia zer nolakoa den, horregatik, betidanik antolatu izan den Andra Mari Guneko nekazal azoka prestazten jarraitzen du bariku guztietan, eta bertan, herritar langileek euren produktu bikainak eskeintzen dizkiete mungiarrek eros ditzaten. Haien artean hainbat emakume daude, euren lan garran-tzitsua askotan kontutan har-tzen ez den arren, izan ere, ortuko eta baserriko lanak egiteaz gain, etxeko lanak ere aurrera ataratzeko pisuzko arrazoiak dira.

Horregatik, urtero orain dela hamabost urte baino gehiagotik, Udaleko obernu taldeak martxoaren zortziaren bueltan lora eskaintza eta txokolate banaketa antolatzen du. Atzokoan, Ager Izagirre eta bere Udaleko kideak bertan egon ziren emakume nekazariak omentzeko asmotan. “Eurek lan handia egiten dute herria bizirik mantentzeko, horregatik euren lana sari-tzeko egiten dugu omenalditxo hau”, azaldu zuen Izagirrek. Aurten, martxoaren lehenengora aldatu zen lora eskaintza datorren barikuan mugimendu feministek antolatutako ekitaldietan parte hartu ahal izateko mungiarrek.

Bertan, badaude barikuetako azoka txikitatik bizi izan duten emakumeak. Juanita Larrazabalen kasua da: “Hamalau urte nituenetik daramat azokan lan egiten. Etxean bizitza osoan bizi izan dugu nekazaritza giroa eta azokan saldu izan ditugu betidanik gure barazkiak. Asko eskertzen da Udalak honelako omenaldi txikiak egitea. Gure lan gogorra saritzeko modu bat da”. Bestalde, badaude ere, Mungialdeko herrietakoak. Esate baterako Rosa Elgezabal, Arrietako baserritar langilea. “Beti etorri gara Mungiara. Gogora-tzen dut etortzen hasi nintzenetik nola aldatu diren Foruen eta Matxin plazak beste gauza askoren artean. Nahiz eta gora beherak egon, barikuetako merkatuak bizitza handia dauka gure lanari esker”, adierazi zuen arrietarrak.