LAUDIO. Laudioko Udalak 'Lonjakidetza' izeneko gida bat plazaratu du, konfinamendu garai berezi honetan lokalen erabiltzaileei aholkuak emateko. Gida horretan koronabirusak eragindako alarma egoeran nola jokatu behar duten gomendatzen da, besteak beste.

Juan Jesus Merchan Gazteria zinegotziak azaldu duenez, "ezohiko egoera honen aurrean, lonjen funtzionamendua kaltetutako guneetako bat da. Horretarako, udalerriko gazteek planteatu dituzten zalantza ugariei erantzuteko, gida erraz bat egin da - Udalaren webgunean eta sare sozial instituzionaletan kontsultatu ahal izango da -, eta espero dugu azken asteotan galdetzen ari diren egoera asko argitzea".

Gehien planteatzen den gaietako bat da ea Alarma Egoeran zehar lonja erabil daitekeen edo ez pertsona berak barruan badaude. Erantzuna argia da, ezin da. "Gaur egun espazio horien erabilera mugatuta dago, eta egoera ikusita, oso garrantzitsua da administrazioak hartzen dituen neurriak zorrotz betetzea", jakitera eman du zinegotziak.

Bestalde, Udaltzaingoak edo Ertzaintzak zigor ekonomikorik jar al diezaieke gazteei lonjan aurkitzen baditu? "Egoera honi erantzuna baiezkoa da. Orain agindua argia da, etxean geratu behar da. Arrazoi justifikaturik gabe kalera irten ezin dugun bezala, ezin dugu lonja erabili ", gaineratu du

ALOKAIRUAREN ORDAINKETA

Lonjaren alokairuari dagokionez, hainbat zalantza izan dira: "Hilabete honetan ez al gara ia lonjan egon eta ez al dakigu noiz sartu ahal izango garen berriro, alokairua ordaindu behar dugu?".

Alarma-egoerarako ezarritako neurrien artean, gaur egun ez da aztertzen Alokairuen gaia. Beraz, kontratuak adierazten duenez, hilero ordaintzen jarraitu behar da. Hala ere, eta salbuespenezko egoera dela ulertuta, hainbat aukera daude.

Merchanek gomendatu duenez, "Alde batetik, konfinamendua amaitutakoan lonja erabili nahi izanez gero, eta salbuespenezko kasua dela ulertuta, jabearekin akordioak lortzen saia gaitezke alokairua negoziatzeko. Bestalde, lonjarekin jarraitu nahi ez bada, kontratuaren klausulak bete behar dira, jabeari adostutako egun batzuk lehenago jakinarazteko".

"Edozein zalantza izanez gero, gazteak Lonjakidetza zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke gaztelonjak@laudio.eus e-posta elektronikoaren bidez edo 689 241 594 telefonoaren bidez", ondorioztatu du Juan Jesus Merchan Gazteria zinegotziak.