Udaleko Herritarrentzat Arreta Zerbitzuak (Berhaz-ek) hainbat aldaketa izango dituela aurreratu dute, aste honetatik aurrera. Bulegoa bera herritarrentzat erosoago egite aldera, besteak beste, “berrantolaketa bat burutuko da datozen asteotan”. Bulegoko harrerako mahaia desagertuko eta, horren ordez, mahaiak ezarriko dira.

“Berhaz bulegoan hainbat aldaketa izango ditugu. Herritarrek, bertan sartzen direnean, bulego atseginago eta praktikoago bat aurkituko dute aste gutxitan. Mostradorea alde batera utzita, banketxeetan bezala, mahaiak aurkituko dituzte, administrazio hurbilago bat lortze aldera. Gainera, BAK-Q ziurtagiria eskura-tzeko aukera ere egongo da gaurtik aurrera eta honek asko erraztuko du herritarren bizitza. Azkenik, paperarekin lan egiteari utziko dio hemendik aurrera Berhaz-ek. Orain arte bezala, herritarra bera paperarekin sartu ahal izango da bere tramiteak burutzeko eta bertan digitalizatuko dugu. Berritasun honek barne-lanketari eragingo dio, ez herritarrari”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

BAK-Q ziurtagiria

Bestetik, herritarren arretarako Berhaz bulegoaren funtzionatzeko modua aldatzeaz aparte, BAK-Q ziurtagiria eskura-tzeko zerbitzua modu errez eta arinean egin ahal izateko hitzordua eskatzeko aukera egongo da. “Honela, zerbitzu hau jasotzera datorren herritarra zuzenean artatuko da eta beharrezko azalpenak emango zaizkio”, diotenez.