Arrantza-industrian legez kanpoko arrantza eta lan-abusuak murrizten lagunduko duten proiektu berritzaileak bila-tzeko erronka abiarazi zuen Bermeo Tuna World Capitalek. Ideia-lehiaketa abiarazita, adierazle teknikoen bidez arrainaren legez kanpoko jatorria aztertzen duen sistemari buruzkoa izan da InnovaTUNA delako lehiaketaren irabazlea. Formatu birtualean pasadan ostiralean egin zen ekimenaren finala eta aurkeztutako 10 ekimenen artean, Xabier Urrutiak irabazi du lehia. Legal Score izenburupekoa, "flota baten legezko jardueraren benetako eta ageriko zantzuak eman ditzaketen adierazle teknikoak erabiltzen dituen tresna ebaluatzailea" da berau. Irabazleak 10.000 euroko saria jaso zuen; 5.000 euro eskudirutan eta mentoring zerbitzu bat, non aholkularitzako ordu-poltsa bat izango duen, aurrez aurrekoa edo online izan daitekeena, berenegozio-ereduagaratzeko, beste 5.000 eurotan baloratuta".

Hamar izan dira Estatu osotik heldu diren ideiak, gehienak Euskal Herritik helduak. Udalaren partetik lehiaketaren epaimahaian izan den Maitane Leizaolaren esanetan, "oso proposamen interesgarriak eta ondo landuak jaso dira, sektoreari buruzko ezagutzazabala dutenak: euskarri teknologikoa duten trazabilitatean oinarritutako konponbidetik, sektoreari lotutako kooperatibak sortzera" bideratutakoak.

Urrutiaren kasuan, aurkeztu duen tresna "zirkuitu komertzialean zehar doa puntuak batuz edo kenduz, checklist lehenetsi batean hautatutako adierazleen emaitzaren arabera". Eta Leizaolaren esanetan, "bideragarria" da aurkeztutako ideia, "planteatutako erronkari erantzuteko benetako irtenbide bihur daitekeena, maila globalean eskalatu daitekeena eta epe laburrean ezar daitekeena". Azkenik, Bermeo Tuna World Capitaleko lehendakari Ignacio Serreatsek gaineratu duenez, "soluzioa ondoplanteatuta dago eta ibilbidea du; beraz, espero dugu, BTWCtik eta InnovaTUNAtik eskain diezaiokegun laguntzarekin, errealitate eta negozio-eredu bihurtzea, atunaren industrian ezartzeko gai izango dena".

Eraginak

Legez kanpoko arrantza eragoztea da sektoreak aurre egin behar dion erronka handienetakoa eta ideia-lehiaketak erronka hori eutsi dio. Izan ere, BTWC erakundearen arabera, Europan sartzen den arrainaren % 15 legez kanpoko jardueretatik datorrela uste da. "Urtero legez kanpo harrapatzen dira mundu osoan 11 eta 26 milioi tona arrain, eta horrek 10.000 eta 23.500 milioi USD arteko galerak eragiten dizkio munduko ekonomiari", Serratsen arabera.

"Beste sektore batzuetan bezala, beharrezkoa da itsasoan lan egiten duten pertsonek gizarteratzea eta berdintasuna, giza eskubideen errespetua eta lan-baldintzaseguru eta txukunak bermatuko dituzten gizarte- eta lan-estandar duinen pean egitea. Hala ere, askotan, itsasgizonak eta arrantzaleak beste edozein industriatan onartezinak izango liratekeen baldintzetan lan egitera behartuta egotendira", gaineratu duenez.