Nahikoa geratzen da oraindik Lekeitiroko hiribilduaren 700, urtebetetzerako, 2025eko irailaren 3an ospatuko dena. Eta urruti dagoen data bat bada ere, dagoeneko urteurren berezi honen prestakun-tza lanak indartzen hasi nahi du Udalak. “Azken bi urteetako pandemia egoerak atzeratu egin du batzordearen eraketa”, jakinarazi dute Lekeitioko Udaleko bozeramaileek, “baina urtarrilean lehenengo pausoak eman nahi dira, proiektuari indarra ematen hasteko”. Lehenengoa Ondare batzordearekin biltzea izango da, “talde hau oinarritzat hartuko baita”.Ondaren batzordean “Lekeitioren historian adituak biltzen dira”, azaldu dutenez, “urteetan gure herriaren inguruko hitzaldiak, artikuluak eta liburuak idatzi eta urtero Lekeitioren urteurrenean parte hartu dutenak. Haien ezagutzak kontuan izanda, urteurrenaren eraketan kide garrantzitsuak izango dira. Gerora, Lekeitio 700 batzordea osatuko da, herriko beste eragile batzuen parte hartzea izanez”, diote. Oraindik urte batzuk falta badira ere, “tamaina honetako ospakizun batek lan handia eskatzen du eta, baita, jende askoren parte hartzea. Lehenengo bilera honetan proiektuaren hasiera pausoak emango dira iritziak eta proposamenak elkarbanatuz eta urteurrenaren lehenengo azterketa burutzen hasiz”.

Historian barneratuz, 1325. urtean Maria Diaz de Haro Bizkaiko Andereak, herriari fundazio karta eman zion eta ordutik, azaroaren 3an, Lekeitioren urteurrena ospatzen dugu. Urte horietan ere Portugalete (1322) eta Ondarroa (1327) fundazio karta eman zizkion Mario Diaz de Harok. “Hortaz hiru udalerrien arteko lotura nabarmena da. Hori dela eta, Lekeitiok bere ordezkaritza bidali zuen Portugaleteko urteurrena hurbiletik ezagutzeko eta 2022an egongo diren ospakizunen berri izateko”.

“Begirada 2025ean jarrita daukagu, Lekeitioko hiribilduak 700 urte beteko dituen unean eta honen prestaketa lanei hasiera eman nahi zaio Ondare taldearekin egingo den lehenengo bilera honetan”. Izan ere, azken urteotan martxan jarritako zenbait egitasmok data hori jarri dute. Besteak beste, Mendieta ontziolaren errepukerazioak 2025. urtea du mugarri. Eta ospakizunetarako kokagune aproposa izan liteke, udalerrian itsas-ondareari lotutako eraikinak loditzeaz aparte, nahiz eta oraindik lanetan ari diren eta amaiera oraindik urrun den. Udalaren aurreikuspenen artean hauxe agertzen da: egiten ari diren lanen helburuak “lehengoratzea eta balioa ematea” dira. “Mendieta on-tziola euskal kostaldeko itsas ondarearen azken aleetako bat da. XX. mendearen hasieran eratuta, Leako ezkerraldean kokatuta dauden ontziolek zaharberritzeko esku-hartzea behar dute. Joan den mendeko 90eko hamarkadaren hasieratik, ontziola ez da erabiltzen eta bere egoera hondatuz joan da, bere osotasuna arriskuan jartzeraino”.

Bestetik, bada beste egitasmo garrantzistu bat ere, Garraitz irla biziberritzeafena. Ondarearen kokagune, portu aurreko irlan behar bezalako eskuhartzea egin nahi dute. Horretarako, eta Garraitz 25 izenburupeko egitasmoaren barnean kokatuta, “uharteko ondare balio garrantzitsua duten elementuak dokumentatzea eta balioa emateko asmoa izanik. Lekeitioren 700. urteurrenerako amaituta izatea da helburua, hau da, 2025ean”.

Oraindik hiru urte falta direla, Lekeitio bere hiribilduaren sorreraren 700. urteurrenera begira jarri da. Eta hainbat pertsona biltzen duen Ondare batzordeak gidatuko ditu egun berezi horiek behar bezala ospatzeko egunak. Lehendik, hala ere, ospakizunerako oinarriak jarri nahi dituzte eta gerora Lekeitio 700 batzordea osatu, “herriko beste eragile batzuen parte hartzea lortu ostean”.

700.

1325. urtean Maria Diaz de Haro Bizkaiko Andereak, herriari fundazio karta eman zion eta ordutik, azaroaren 3an, Lekeitioren urteurrena ospatzen dugu. “Urte horietan ere Portugalete (1322) eta Ondarroa (1327) fundazio karta eman zizkion Mario Diaz de Harok”, gaineratu dutenez.

Lehen

Urtarrileanm egingo dituzte lehen batzarrak. “Lehenengo bilera honetan proiektuaren hasiera pausoak emango dira iritziak eta proposamenak elkarbanatuz eta urteurrenaren lehenengo azterketa burutzen hasiz”.

Ondare

Lehenengo pausoa Ondare batzordearekin biltzea izango da, “talde hau oinarritzat hartuko baita. Bertan Lekeitioren historian adituak biltzen dira, urteetan gure herriaren inguruko hitzaldiak, artikuluak eta liburuak idatzi dituztenak”. Gerora, Lekeitio 700 batzordea osatuko da.