Enrique Alcorta Irastorzak, Ana Martínez Salcedok eta Mikel Unzueta Portillak aurkitu zuten 1982an, Bizkaiko Antzinaroaren azterketari buruzko ikerketa-programa baten barruan. Erromatar garaian herialdean dagoen indusketa gunerik bilakatu arte, Foruako erromatarren herrixkak hainbat urteetako indusketa-lanak bizi izan ditu. Eta milaka bisitari jaso izan ditu, Urdaibain kokatzen diren aztarnategien artean garrantzitsuenetako bilakatu delarik. Eta ikerketarako gune moduan jarraituko du, izan ere Bizkaia Foru Aldundiak 2024ra artean beste hiru kanpaina egingo ditu. “Aurretik aztarnategiko hainbat sektoretan induskatutako egiturak finkatzeko lanak egin nahi dira, baita kokaleku honetan egindako azken aurkikun-tzetan oinarritutako sektore berrietan sakondu ere, betiere egitura horiek behar bezala balioan jartzearen alde eginez”, diotenez. Horretarako, lanak 300.000 eurotan lizitatu dituzte. Aurtengoan ekingo diote lanei.

Iparralderantz kokatuta dagoen lehen egitura 1983an eta 1984an induskatu zuten. “Eraikuntza materialen hondarrek, horma-zatiek eta zimendatze-zangek osatzen zuten”. Eta arkeologoek diotenaren arabera, “hiru geruza bereizi ziren: lehenengoa burdina-minerala murrizteko erabiltzen diren labe batzuei dagokie, eta, kronologikoki, K.o. III. mendekoa da. Eta hirugarrena, harri-koskorrez osatua, K.o. I. mendekoa da”. Bigarren egitura, 1985. eta 1987. urteen artean induskatua, “lehenengoaren sektore berean kokatzen da, baina hegoalderago. Gela angeluzuzena da, eta hainbat gela ditu atxikita, K.o. III. mendekoak. Geruza horren azpian beste bost egitura agertu ziren induskatuta”. Urteen poderioz, indusketa lanek hainbat altxor azalaraztea lortu dute. Eta hiru urtetan egin beharreko lanen artean, landa lanak eta baita laborategi lanak agertzen dira, “Bizkaiko Antzinaroari buruzko ezagutza zientifikoan sakontzeko azken helburuarekin”.

Landako arkeologia-lanei dagokienez, “IV. sektoreko 15. eta 16. egituren indusketa arkeologikoa teknika mistoa” edo “mekanikoeskuzkoa” erabili beharko da. “15 eta 16 egiturak induskatu eta erregistratzeko prozesura egokitutako metodologia arkeologikoa, sektore honetan lehendik dauden zundaketak zabalduz, horien azterketa eta dokumentazio egokia bermatuta” egin beharko dira. Eta dagoen landare-tza “bitarteko mekanikoen bidez” kendu beharko da IV. sektorean eta 15 eta 16 egituren eskuzko indusketa, eraikuntza-elementuak behar bezala mugatzeko eta ezaugarri- tzeko”. Ostean, laborategiko lanei dagokienez, “berreskuratutako material arkeologikoa garbitu etafinkatu” beharko dira, inbentarioa eginez eta informazioa dagokioen datu-basean ezarriz. Azkenik, Foruko erromatarren herrixkan egindako “indusketa-kanpainen emaitzen memoria zientifikoa”. Eta lan horren barruan sartzen da “urteko kanpaina bakoitzean egindako azterketa arkeologikoaren emaitzei buruzko memoria zientifiko bat, unitate estratigrafikoen banakako deskribapen-fitxekin, planimetriarekin eta dokumentazio grafikoarekin lagunduta, baita laborategiko lanetan lortutako emaitzak ere”.

Hainbat dira Foriuko erromatar herrixkatik ateratako eta Bilboko Arkeologia Museoan erakusgai diren pieza arkeologikoak, Eta datozen urteotan gehiago izan ahalko dira, egingo diren hiru kanpainetan azalaratzen dena handia izan litekeelako. Horrela, Urdaibain dagoen kokaleku historiko batek bere sekretua maten jarraituko du 2022an, 2023an eta 2024an.

Indusketak

2024 urteraino. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak orain- tsu ezarri du lehiaketa publikoa, datozen hiru urteetan Foruko erromatar herrixkan egin beharreko indusketa lanak egin ahal izateko. Horrela, aztarnategian lanak egiten jarraituko dute, 2017. urtean azken kanpaina amaitu ostean. 300.000 euro inbertirtuko dituzte.

Landa eta laborategia. Egin beharreko lanen artean, landa eta laborategiko zereginak izango dira nagusi. Eta urtean urtean argitaratu beharko da lan guztien analisia, bai tokian egindakoa eta baita lortutako materialarena ere.