Beste urte batez, aurtengoan diska edo biniloa aterako duten Gernika-Lumoko musika taldeak eta alkarteak diruz lagunduko ditu Kultur Etxeak. Guztira 3.000 euroko dirulaguntza eskainiko dute.

Herriko taldeen musikaren hedapenean lagundu nahi du Udalak, baita euren sormen lanak kaleratzeko hauspoa eman. Aurreratu dutenez, “eskaerak egiteko azken eguna urriaren 29a izango da. Eskaera orriak kultur etxean eskuratu ahal izago dira, eta bertan erregistratu beharko dira urriaren 29ko 14:00ak baino lehen”. Dirulaguntzaren oinarrien arabera -www.kulturagernika-lum webdunean dira ikusgai-, “musika taldeen %50a udalerrien erroldatutakoa” izan beharko da. Eta “diskoa atera edota ateratzeke diren taldeak” lagunduko dituzte, “baita beren aktibitatea Segundo Olaeta Musika Eskola (SOME), Kultur Etxea edota Iparragirre Rock Elkartean” baduten.

Ekimen honen balorazio positiboa egin dute. Dirulaguntza hauek martxan jarri zituztenetik, guztira 12 taldek jaso dute Kultur Etxeak emandako dirulaguntza.