Gidabaimena euskeraz ateratzeko dirulaguntzak

Euskalduntze ikastaroak egiten dituzten herritarrei ere diruz lagunduko die Bermeoko Udalak

29.09.2021 | 01:56

Udalak dirulaguntzak emango ditu euskara ikasteko eta gidabaimena hizkuntza honetan prestatu eta azterketa egiteko, urtero egiten duen moduan. Eskaerak urriaren 1etik 29ra bitartean egin ahal izango dira Berhaz bulegoan (Ertzilla kalea 6-8) edo Bermeoko Udaleko Egoitza Elektronikoan.

"Dirulaguntza hauen onuradunak izango dira ikasturtean, homologaturik dauden euskaltegi edota barnetegietan, helduen-tzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten Bermeoko biztanleak", Udaletik jakinarazi dutenez. Eta eskatzaileek zenbait baldintza bete beharko dituzte.

Gidabaimena euskaraz prestatu eta azterketa euskaraz egin duten pertsonek eskari-orria, Nortasun Agiriaren fotokopia, kontu korrontearen zenbakia eta prestakuntza euskaraz jaso eta gainditutako azterketa teorikoa euskaraz egin duela ziurtatzen duen agiria eraman beharko dituzte. Baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek 150 euroko dirulaguntza jasoko dutela azaldu dute.

noticias de deia