Arrantzaren erakusleihoa zabaldu berri du Elantxobek

Udalerriak itsasoari lotutako duen ondarea balioan jartzeko espazioa ireki dute, portuan

07.08.2021 | 00:13
Informazioa eta argazkiz hornitutako panelak ditu Elantxoben koka-tutako arrantzaren eta Kofradiaren museoak.

Bere kokapenak, Ogoño mediaren magalean ia ezkutaturik, beti eragin dio itsasoari begira izatea. Eta Elantxobek jakin badaki zer den Kantauri itsasoa. Beti bizi izan da arrantzaren menpe, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere. Eta bere itsas-ondarea nabarmentzeko eta balioan jartzeko, Elantxobeko Udalak atzo aurkeztu zuen portuan egindako Kofradiaren eta Arrantzaren Museoa. Panel ezberdinez osatutakoa, udalerriaren historia laburbiltzen du, informazio osagarria, datuak edota irudiak uztartuz.

Kresal zaporea da nagusi Elantxobeko edozein kaleetan, 1524ean lehen arrantzaleak bertan ezarri zirenetik. Bere kokapenak eragin zuen ondoko Ibarrangelu herriko bizilagunek lehen etxeak sortaraztea, zeren udalerri honen auzune modura sortu zen. Eta eguneroko lanari esker, baita hurrengoko mendeetan hazten joatea, Kantauri itsasoak eskaintzen zituen arrainen harrapaketagaitik, baita tartean baleak ere. Arrantzari lotuta, nola ez. Ez zuen bere independentzia 1832ra arte lortu. Orduantxe milatik gora pertsona bizi ziren Elantxoben –baita eliza, mediku edota eskola izan ere–. Ordurako baziren bertan bi ontziola eta eskabetxe enpresa bat. Izaera berezia duen herria izanik, museoaren erakusketak hainbat paneletan laburbiltzen ditu hainbat kontu: portuaren sorkuntzatik hasita gaur egun bizirik mantentzen diren tradizio eta jai berezienetara; arrantzaren modernizaziotik emakumeek izan duten garrantzira. Edota beste hainbat bitxikeria: hala nola, zergatik elantxobetarrei makues deitzen zaien. Historiaren lekuko ere badira bertan izandako kontserba-fabrika edota beste zenbait kontakizun: moila ezberdinen izenak –Bizentaneko moila, Kurtzeko moila edota Faroleko moila, adibidez–. Aipagarria ere bada QR kodigoen bitartez, erakusketa ingelesez eta frantzesez jarrai daitekeela, panelak euskeraz eta erderaz baitaude. Bestetik, mural berezia ere pintatu da.

Arbasoei eskeinia 

Hala ere, azken hamarkadetan, hainbat aldaketa izan diren Elantxoben. Garrantzitsuena, akaso, gaur egun arrantza-ontzirik ez dagoela izan liteke nagusiena. Baina udalerria tinko mantendu da, nere memoria historikoaren defentsan. Aurkezpenean, Patxi Egurrola alkatea eta Lorea Bilbao Kultura foru diputatua izan ere, Eusko Jaurlaritzaren arduradunez gain, zeren museoa egitearen kostua bere gain hartu dute, Europako Batasunak itsas-garapenerak ematen dituen dirulaguntzen bitartez. Eta, nola ez, bertan izan ziren elantxobetarrak ere, osasun-neurriak behar bezala beteta.

"Gure arbasoei egiten diegu omenaldi, gure arbasoei eskainitako museo txikia da, garrantzitsua baita hauek oroimenean izatea. Haiei egiten diegu omenaldia", jakinarazu zuen alkateak. Izan ere, proiektua hezurmamitzen denbora luzez aritu dira, hilabete luzez, Bizkaiko Foru Aldundiaren edota Eusko Jaurlaritzaren sostengu bila. Azkenean, baita lortu ere. "Bereziki, hirugarren adineko elkarteari eta herriko beste zenbait elkarteri" eskertu zien Egurrolak udalerriaren erakusleiho izango dena zabaltzea. "Denon artean egin dugu eta hala izan behar da: etorkizuneko Elantxobe denon artean egitaren beharraz" jardun zen. Lorea Bilbaori dagokionez, "elantxobetar guztiak" zoriondu nahi izan zituen, "zuek zaretena, zuen nortasuna erakusteko" azaldutako ahalmenagatik. "Inguruan ditugun herriak baloratzeaz" ere aritu zen Foru Aldundiko arduraduna, ez delako urruneko parejeetara joan behar "toki ikusgarrietaz gozatzeko. Elantxobe da Bizkaiko kostaldeetako toki ederrenetako bat", nabarmendu zuen. "Eta zuen herriaren nortasuna balioan jartzearen" garrantzia izan zuen ahotan, "zuen arbasoetatik jasotakoa mantentzeaz gain, etorkizunera begiratzeko". Azkenik, erakusketaren egile izan den Iñigo Azkona "pozik" agertu zen. Sei panelen bitartez herriaren historia laburbiltzea aspaldi sortutako ideia izan zela azaldu zuen, azkenean gorpuztu dena. Ekitaldiari amaiera musika doinuekin emateko, bertan izan ziren Elantxobeko The Uski's taldeko Jon Zameza eta Iñigo Egiguren, Argi Zamezaren laguntzarekin.

"Denon artean egindako lanaren emaitza da hau, etorkizunean aurrera egiteko behar duguna"

Patxi Egurrola

Alkatea

"Elantxobetarrek balioan jarri duzue zuen nortasuna, izandakoa eta gaur egun zaretena"

Lorea Bilbao

Kultura foru diputatua


noticias de deia