Aurtengo Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek badute kartel irabazlea. Izan ere, 11 urteko Paul Etxebarria Olanoren Bagatoz berriro aurtengoan martxan jarritako lehiaketak, joan den astean burututako botoen zenbaketaren ostean. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du eta bere irudia izango da aurtengo jaien euskarri ezberdinetan erabiliko dena. Parte-har-tzeari dagokionez, balorazio ona egin dute Udaletik.

“Aurten iaz bezala irailean ospatu behar ziren Bermeoko jaiak, ez dira ospatuko. Ez, behintzat, guztiok ezagutzen dugun formatuan. Izan ere, koronabirusak sortu duen egoerara moldatu behar izango dira ospakizun guztiak, baita iraileko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ere”, Udaletik diotenez. Hala izan da, adibidez, Madalena egunean, Udaleko arduradunak ez ziren joan Izaro irlara. Tradiziozko eguna, aurtengoan teilerik ez zuten bota irlan.

Hala ere, nahiz eta iraileko jaiak ez diren beti bezala burutuko -koronabirusaren egoera dela eta-, “hainbat gauza mantendu nahi izan dira ohiko gisara. Besteak beste, jaietako liburuxka eta joan den astean bukatu zen jaietako kartel lehiaketa”, diotenez. Herritarrek euren botoekin jaietako kartelaren irabazlea aukeratu dute epaimahaiak hautatutako bi kartel finalisten artean. Herritarrek internet bidez eman ahal izan dute botoa eta, aurten ere, parte-hartzea bikaina izan da, “346 pertsonek parte hartu baitute”.