- Orain arte ospatutako ziklorik berezienetakoa izango da. Ez bakarrik iazko edizioa ospatu ez zelako, baizik eta 18. edizioa beteta, Busturialdeko musika-ondarea zaindu eta berreskuratzeko Urdaibaiko Organoak - Joxe Mari Egileor ekimena adinez nagusi egin delako. Jaialdiak 11 kontzertu izango ditu guztira, gaurtik hasita eta abuztuaren 15era, zazpi udalerritan, Gernika-Lumon hasi, eta ondoren Busturialdeako hainbat udalerritara joateko. Zehazki, Mundaka, Axpe-Busturia, Bermeo, Arratzu, Ibarrangelu eta Muruetara. Egindako edizio guztietan, sei zan dira berreskuratu diren organoak.

Aurtengoan, Lumoko organoa biziberritzea lortu da. Jaialdiaren antolatzaile den Benantzi Bilbaok azaldu zuenaren arabera, “estilo ezberdinetako jaialdia da berau, beti ere ondarea berreskuratzeko izpiritua” mantentzen duena. Berritasunak ere badira. “Aurtengoan, etorriko diren artistak iazko edizioan jotzekoak ziren”. Eta guztien artean, bada kontu Berezirik”. Izan ere, “edizio honetan perkusioa ere sartu dugu”. Ekitaldiak “garai guztietako errepertorioa erakutsiko du, izan ere, aukeratutako udalerriek garai guztietako instrumentuak aurkezten baitituzte. Axpe-Busturian XVIII. mendeko estilo klasikoko instrumentu bat dago, eta Gernika-Lumon, Mundakan, Bermeon eta Ibarrangelun sei organo erromantiko oso berezi. Horri guztiari Arratzuko harmonium ederrak gehitu behar zaizkio, bakarra Euskadin bere antzinatasunagatik, 1850ean eraiki baitzen, eta Muruetakoa; eta amaitzeko, gure ondareko organorik bitxi eta berezienetako bat, Ibarrangeluko organoa, bere harpa eta guzti”, Urremenditik adierazi dutenez.

Urremendiko gerente Aitziber Ansotegiren hitzetan, 18 urteren ondoren, “ilusioz beteta jarraitzen dugu, hazten jarraitzen dugu, gure eskualdeko musika-ondarea mantentzen, berreskuratzen eta berataz gozatzen jarraitzen dugu. Urtetik urtera, gero eta udalerri gehiagok parte hartu nahi dute Europako organo-jaialdi garrantzitsuenetako bat den honetan. Ia bi hamarkadako lan nekaezina izan da, urtetik urtera ikusle kopuruak nabarmen gora egin du eta gainera, toki-administrazioek estimu berezia diote balio izugarria duen ondarea babestu eta kontserba-tzeagatik”. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura ekintzako zerbitzuburu Mikel Etxeberriak, jaialdia “kultur-maila handikoa dela” nabarmendu zuen, “elizetako organoak erakusteko” aukera ematen duena, “baita heri txkietakoa ere”-

Bilbao eskualdeko bi organo berritzeko beharraz jardun zen: Muxikakoa eta Ereñokoa. “Datosen urteetan saiatuko gara euren soinua berreskuratzen” gaineratu zuen, nahiz eta Muxikakoaren kasuan, “kostu handiko lanak egin behar dira, 200.000 euro inbertitzera arte. Hala ere, Udalek interesa agertu dute”. Bestetik, gaurtik hasita eta abuztuaren 15era arte luzatuko den programazioari dagokionez, Edizio honetako organo, programa, artista, argazki eta aurreko edizioetako bideoei buruzko informazio gehiago www.uoje.org webgunean eta Facebookeko @UrdaibaikoOrganoak profilean kontsulta daitekela adierazi dute.

“Kultura segurua dela nabarmendu nahiko nuke. Etor daitezela musikazaleak lasai”

Antolatzailea

“Kultur eskaintza aberasteaz gain, lurralde oreka ere lantzen du jaialdiak”

Bizkaiko Foru Aldundia

“18 urteren ondoren, ilusio osoz beteta jarraitzen dugu, hazten jarraitzen dugu”

Urremendi