Hainbat inbertsio egingo ditu Markina-Xemeingo Udalak. Horretarako, azken Osoko Bilkuran egindako kreditu-aldaketa baliatuko dute aginteriek, orotara ia kasik 400.000 eurokoak. Ingurumena, azpiegiturak, kultura, kirola edota aisialdian eragitea dute helburu egingo diren hobekuntzen, nahiz eta partida nagusiena Udalkutxaren 2020ko likidazio negatiboa osorik itzultzea izango da, 176.201,18 euroko partida delarik. Besteak beste, Larruskainen baso-lurra erostea, kudeaketa Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Sailaren esku utzita, da ekimenarik nabarmenetakoa. Prebisio kostuak utzita, 16.300 euro izango ditu azken ekimen honek.

"Zelaiko hainbat zuhaitzen tala, poda, kentzea eta berriak sartzeak", bestetik, 8.748,30 euro izango ditu. Hala ere, azpiegituren arrolean jardungo da nagusiki Markina-Xemeingo Udala. Izan ere, Abesua kalean zebra-bidea aldatzeak, oinezkoentzako babes-hesiak jartzeak, lurreko inpresioak aldatzeak eta seinalizazio berria jartzeak 33.640,49 euro izango dituzte. "Aurretiaz, Gaztelekutik behera datozen uren kanalizazio lanak egin behar dira (5.505,50 eurotan", Udaleko arduradunek adierazitakoaren arabera. Beraz, udalerriaren irisgarritasuna hobe-tzen jarraituko dute, azkenaldian egindakoez aparte. Azken asteotan hainbat izan dira herriaren mugikortasunean egindako aldaketak, batez ere oinezkoak eta bizikletan aritzen direnen segurtasuna hobe tze aldera. Bestetik, "Emtesporti ordaindutakoa" ere sartzen da egindako kreditu-aldaketaren barnean, "2020ko diru-sarreren jaitsieraren konpentsatzeko" diru partida ere erabiliko dutelarik." Kantitate horren barruan sartzen da erabiltzaileei itzuli zaien dirua, 39.157,30 euro" zehazki.

Atxondo udal kiroldegiak ere berrikuntzak izango ditu. "Kiroldegian suteen aurkako eta larrialdi irteeren eguneratzea" izango da zeregin nagusia, 22.574,76 euro inbertituz. Kulturari dagokionez, bestetik, Herri Bibliotekan gasoliozko galdara kendu eta elektrikoa ipiniko da, azken hilabeteetan beste zenbait eraikinetan egin dutenaren antzerakoa. Zeren azken hilabeteetan, bai frontoiak eta baita kultur aretoak ere galdara berriak dituzte, CO2 isuriak gutxitzeko eta baita energia aurrezteko. Horretarako 24.013,04 euro jarriko dituztela jakinarazi dute. Azkenik, umeentzako jolas-guneko partida gehitzea adostu dute. Zehazki, beste 12.722,62 euro jarriko dituzte berau egitera.

Azkenik, eta arlo sozialari dagokionean, Izarbidean elkarteko lokaleko leihoak aldatuko dituzte -4.618 euroren truke- eta aldez aurretik finkatutakoa baino 2.000 euro gehiago jasoko ditu Olgetan ekimenak. Azken bi inbertsioak Xemeingo parrokiak jasoko ditu, organoa konpontzeko laguntza erara -guztira 6.000 euro- eta praktikaldian izan diren bi udal langile kontratatzea eta kontratuen luzapena egitea ere adostu dute, guztira 47.448,57 euro eskainiz.

Osoko Bilkuran ere beste zenbait akordio onartu zituzten. Horien artean, Berdintasunerako Lurralde Sareari atxikitzea. "Sare honek emakumeen eta gizonen berdintasun-politikak sendotu nahi ditu maila desberdinetan, baita udal mailan ere. Markina-Xemeingo Udaletik, bi arduradun politiko eta bi udal langile arituko dira sareak ezartzen dituen eginkizunak behar bezala betetzen direla bermatuz". Azkenik, Lea-Artibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioari buruzko akordioei ere baietza eman zien udalba-tzak.