Gazteentzako argazki lehiaketa jarri du abian Photokak

Sakeleko telefonoak erabilita egindako irudiak batuko dituzte, saridunen artean 200 euro banatzeko

12.04.2021 | 01:10

Argazkigintzan eragiteko helburua dute; Urdaibai mailan berau sustatzeko. Eta oraingoan, baita gaztetxoenen artean ere. Gernika-Lumoko Photoma elkarteak Gazte Mobile argazki lehiaketa antolatu du. Nola bizi duzu Covid-19a gai hartuta, inguruan bizi diren 12 eta 18 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, biak barne, edo Gernikako ikastetxeren batean matrikulatuta daudenek. Sariei dagokienez, 200 euro banatuko dituzte.

Koronabirusaren ondorioz "egilea eta gizartea bizitzen ari den egoera islatzen duten argazkiak baloratuko dira". Lehiaketan izena ematea doakoa da, "eta bertan parte hartu ahal izango dute Gernikan edo ondoko udalerrietan bizi diren 12 eta 18 urte bitarteko gazteek, biak barne, edo Gernikako ikastetxeren batean matrikulatuta daudenek". Parte-har-tzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara. Oinarrie dagokienez, Photokak "telefono mugikorrarekin" egindako irudiak baino ez ditu onartuko, "eta JPEG formatuan bidali beharko dira photoka@photoka.eus helbide elektronikora. Argazkiek ez dute inolako mugarik izango editatzeko, eta ezingo dute inolako sinadurarik izan". Posta elektronikoan zenbait datu eskaini beharko dira, izen-abizena, telefono-zenbakia edota adina tarteko.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da eta sarien tartean, hiru emango dira, beti ere erakusketa bat antolatu ostean: lehena 100 eurokoa izango da; bigarrena, 60 eurokoa eta hirugarrena, azkenik, 40 eurokoa izango da.

noticias de deia