Gernika Gogoratuzeko ikertzaile taldeak egindako ikerketa batek Busturialdeko genero arrakalaren gaineko datuak azalaratu ditu. “Gaur egun oraindik ere emakumeen aurkako lanean, aberastasunean, osasunean, prestakuntza-mailan, presentzia politikoan eta indarkerian dauden desberdintasunak egiaztatu ditugu”, diotenez, Rosa de la Asuncion, Euskadiko taldeko ikertzaileak, hainbat iturri ofizialen datuak bilduta. Besteak beste, zera ondorioztatu dute: nahiz eta Bizkaian dagoen protzentaia baino baxuagoa izan (herrialdean 8,7 puntutakoa da), emakume eta gizonen laneratzearen arrakala 5,6 puntukoa da eskualdean.

Hainbat iturrira jo du de la Asuncionek. Gatazkan dauen Lurraldeak izenburupeko proiektuaren baitan. Besteak beste, enpleguko datuetara. Bada, langabezi datuei erreparatu die. Hala, 2007tik emakumeen langabezi tasa gizonena baino altuagoa dela ondorioztatu du. Zehazki, emakumeena %12,4koa dela dio, gizonena bi puntu gutxiagokoa delarik. “Bakarrik 2009 urtean gizonean altuagoa izan dela” azalarazi du, izan ere “urte hartan 50 gizon gehiago zeuden langabezian. Bestetik, 2010etik 2013ra arte zenbaki berdintsuak izan dituzte, “baina beste urte guztietan emakumeak izan dira gehiengo”.

Bestetik, zaintza lanak ere dira aztergai. Etxean egiten den lanari dagokionez, arrakala ere nabaria dela adierazi dute, nahiz eta eskualdeko datuak lortu ez dituzten. Zeren Eustaten datuen arabera, “emakumeen %67,2ak bere gauin harten ditu etxean egin beharreko lanak; eta %18,1a ez da asebeteta suertatzen degiten duena lanarekin”.

Probeziaren feminiazioa ere aztertu dute. Busturialdean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jaso-tzen duten mila pertsonetatik %60 emakumeak dira. Eta populazioari dagokionez ere, desberdintasun nabariak dire emakume eta gizonen artean, baita udalerrien artean ere. Hala, Bermeo edo Gernika-Lumon gehiengo dira emakumeak, herri txikietan -Ea, Elantxobe, Ereño...- gizonak direlarik nagusi. Bestetik, emakume gehiago dira 100 urte baino gehigo dutenak, gehienak Gernika-Lumon eta Bermeon bizi direlarik. “Eskualdean 500 emakume inguru bizi dira bakarrik”, eta 85 urtetik gora emakume asko ere gehiago daude. “Bikoitza direla” zehaztu dute Gernika Gogoratuzetik. “Zahartzaroa feminizatua den kontua dela” azaldu dute, izan ere 1.347 emakume dauden 85 urtetik gorakoak, eta gizonak 611 baino ez dira.

Azkenik, emakumearen kontrako biolentzia ere izan dute aipagai Gernika Gogoratuz erakundeak egindako txostenean. Bada, “2008 eta 2019 urte bitartean, 999 salaketa jarri zituzten indarkeria matxistagatik, eta 65 salaketa erso matxitengatik”. 2009an jaso zen emakume hildako bakarra zken urteetan, Gernika-Lumon gertatu zen kasu baten.

Argazkia

Populazioa. 85 urtetik gorako emakumeen ia %50 inor barik bizi da Busturialdean. Adin tarte horretan gehiengo nabaria dira emakumeak: 1.347 dira, gizonak 611 baino ez direlarik.

Etxeko lanak. Eskualde mailako daturik ezean, Eustaten arabera, andreek bere gain har-tzen dute etxeko lanen %67,2.

5,6

Emakumeek pairatzen duten eskualde nmailako genero arrakala 5,6 puntukoa dela zehaztu du Gernika Gogoratuzeko ikerketa taldeak. Bizkaikoa eta Euskadiko Autonomi Erkidegokoa baino baxuagoa da.