Burubelarri ari dira aurtengo aurrekontua zehazten, baina hauek onartu aurretik herritarren aportazioak jaso nahi ditu toki-administrazioak. Hori dela eta, parte-hartze prozesua zabaldui dute, martxoaren 15era arte zabalik dena. Horretarako bide ezberdinak daudela zehaztu duge Udaleko bozeramaileek: www.gernika-lumon.eus webgunean edota Herritarrentzako Arreta Zerbi-tzuan (HAZ).

Webguneari dagokionez, “ekarpenak egin daitezke hainbat eremutan, eta, ondoren, partaide-tza@gernikalumo.net helbide elektronikora bidali, edo udaletxeko beheko aldean dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbi-tzuan. Ideiak aurkezterako orduan, Udalak zera izango du kontutan: bideragarriak izatea. “Prozesua herritarrek egiten dituzten proposamenak jaso-tzean datza, ondoren Udalak aztertu eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertuko duelarik”.

Bestalde, Gernika-Lumoko edozein norbanakok eta elkartek eman ahalko dituzte ideiak. “Gernika-Lumon erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsonak, Udaleko erakundeen erregistroan inskribatutako edozein erakundek eta ordenamendu juridikoaren arabera nortasun juridikoa duen eta egoitza soziala edo establezimendu iraunkorra herrian duen edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, elkargo profesional, zuzenbide publikoko korporazio edo bestelako entitatek”. Hauek hautatzerako orduan, azkenik, “interes orokorrari eta herritar guztien onari eman behar diete lehentasunaren” arabera sailkatuko dituzte.