Garai berrietara egokitu da Gernika-Lumoko Ezetz Jakin lehiaketa, Berbalagun egitasmoaren baitan antolatzen dena. Bada, teknologia berrietarra egokitu dute. “Bide digitalari heldu behar izan diogu, eta egunean behin aplikazioa erabilita egingo dugu aurrerantzean”, azaldu dutenez.

Gernika-Lumoko Udalaren lagun-tzaz, “joko horren dinamikara egokitu eta astero banatuko ditugu sariak herri mailan, eta ez nolanahikoak: alde batetik, asteroko sailkapenaren irabazleak Gernika-Lumoko ostalaritza, merkataritza, zerbi- tzu establezimenduetan gastatzeko 50 euroko bonoa jasoko du, eta bestetik, partaide guztien artean Praktikatu zerbitzuaren materiala gehi 20 euroko bono-saria zozketatuko dugu”. Formato berriarekin, lehiaketari otsailaren 15ean ekin nahi diote.

Bestetik, “gogorarazi nahi dugu Berbalagun egitasmoko mintzapraktika taldeak martxan daudela. Aurten, osasun larrialdi egoera dela eta, norbanako gutxiago ari dira modu aktiboan parte hartzen; hala ere, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuta, badira astero astero hitzordua mantentzen duten taldeak”.