Aspaldi ekin zion Arra-tzuk udalerriko hainbat auzune lo-tzen dituen bidegorri sarea eraiki-tzeari. Datorren urtean zehar, bada, tarte berri bat zabalduko du oinezko zein bizikletentzako bideak, izan ere Udalak aurki adjudikatu nahi ditu Loiola eta Uharka lotuko dituen azpiegitura egin ahal izateko lanak. 140.000 euro pasatxo inbertituta, toki-erakundeak ”orain dela hainbat urte hasitako proiektu estrategikoari” amaiera eman nahi dio. Lanak, berriz, 2021aren lehen asteetan hastea dute jomuga.

Lizitazio prozesuaren baitan sortutako arazoek pixkat atzeratu zituzten lanak. Lehendabiziko izapideak bertan behera utzita, Udalak beste behin ireki zuen proposamenak jasotzeko epea. Bada, eta sortutako eragozpenak alde batera utzita, berau “hile honen amaieran” adjudikatu nahi dute. Hala azaldu du Josu Sabin Olano alkateak, zeinek proiektuaren garrantzia izan du hizpide, 2010 urtetik aurrera egiten ari diren egitsmoa delarik. “Orain aspaldi hasitako kontua da, eta pixkanaka-pixkanaka joan gara tarteak eraikitzen. Oso positiboa da horrelako bidegorri sare bat eraiki-tzea, mugikortasun aldetik ere mesedegarri delako”. Printzipioz, eta lanak aurki adjudikatuta, Udalaren esperantza “urte berriarekin lanak hastea” da. Hiru hileko exekuzio epea izanik, eta eguraldia lagun badute, lanak “udaberrirako” bukatu nahi dituzte. Lanak egin ahal izateko, toki-erakundeak partida bat gorde du, aurtengo aurrekontuen kontura

Auzo biak lotuko dituen bidegorriak 1.100 metroko luzera izango du. Eta baldintza pleguek diotenaren arabera, 0, metroko zabalera izango du. Eta atal handi baten, BI-2224 errepidearen ondotik joango da, batez ere herriaren erdigune den Loiola auzoaren inguruan. Olanok gaineratutakoaren arabera, azkenik, datorren urtean beste bigarren fase bati ekingo diote. “Lexartzatik Uarkara joango diran 300 metroko tartea geratuko litzateke egiteke, baina gure asmoa bada berau eraiki-tzea. Datorren urtean egitea” esperao dutela ere gaineratu du Arratzuko alkateak. Gutxi gorabehera, 300 metroko luzeera izango luke eta egin beharreko inbertsioa, bestetik, 84.000 eurotan zehaztu dute Udaleko arduradunek. “Horrela zirkuito guztia eukiko genuke”, Olanoren esanetan. Gainera, udalerriak hainbat erromes hartzen ditu, Markina-Xemein eta Gernika-Lumo arteko etapa egiten dutenak. “Hauentzako ere bidegorria erabilgarri da, Kostako Done Jakue bideari segurtasun gehiago ematen diogularik”.

Bidegorri gehiago

Tarte berriak “Urdaibaiko Biosfera Erreserban azken urteetan egin diren bidegorrian tankera” izango du. Hala, ingurugiroarekiko inpaktu urriena duten azpiegiturak egitehn saiatu dira erakunde publikoak. Izan ere, eskualdean azkenaldian hainbat atal berri egin dituzte, adibibidez etorkizun hurbilean Ibarrangeluko Laida eta Lagako hondartzak lotuko dituen oinezkoentzako bidea, Urdaibaiko Patronatoa gaur egun egiten ari dena. Eskuinaldeko Kanala auzoan ere beste tarte bat egiten ari dira. Bada, Arratzuren kasua oso adierazgarria da. Hiru izan dira orain arte egin diren konexioak: Uarka-Belendiz, Uarka-Olesko y Olesko-Barrutia, herriko auzoak elkarren artean lotu direlarik. Uarka eta Loiola lotuko dituena azkena izango da, zirkuitoa amaitutzat emanez.

Orain arte. Uarka-Belendiz, Uarka-Olesko eta Olesko-Barrutia tarteak izan dira orain arte Arratzuko Udalak eraiki dituen bidegorriak. 2010ean ekin zioten egitasmoari.

Etorkizunean. Uarka eta Loiola lotzea ahalbidetuko duen atala egingo dute, 2021ean. Lanak “udaberrirako amaitzea” espero du Udalak. Egin beharreko inbertsioa 143.000 eurokoa da.

Arratzuko auzoak lotuta (Loiola, Uarka, Belendiz eta Olesko), Udalak mugikortasuna erreztu nahi du, jasangarritasunari ere mesede eginez.