Oscar Terol gidoilari eta aktorearen Por comentarlo izenburuko monologoaz gozatzeko aukera izango da urriaren 23an, iluntzeko 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zineman. Saio arrakastatsuetan izandakoa da Terol, besteak beste Vaya Semanita programan edota Ahí abajo telesailean.

“Terol Lekeitiora dator egungo egoeran oinarritutako monologo ironikoa eskaintzera”, Zinemazaleen elkartetik azaldu dutenez, eta sarrerak salgai dira zinemazaleak.eus orrialdean, Zerbyte informatika dendan eta Ikusgarri zineko leihatilan, 10 euroren truke.