Koronabirusaren eragina nabaria izan da ostalaritzan, Bizkaiko edozein herrrigunetan somatu den fenomenoa izanez. “Kolpe handia izan da eta asko izan dira haien lanpostuak kolokan ikusi dituztenak”, Lekeitiotik diotenez. Hori dela eta, Udalak malgutasunez jakatu du uda partean. “Terrazen tamaina handitu eta segurtasun distantziak mantenduz bezero gehiago izateko aukera eman zi-tzaien udan zehar eta, orain, herriko espazioa erabiltzeko baimen hori abenduaren 31ra arte luzatuko da”, adierazi dutenaren arabera.

Maiatzean hartu zuen Lekeitioko Udalak neurria. Neurri zehatz ba-tzuk betez, ostalariek “haien terrazaren azalera handitzeko” aukera jaso zuten. “Beti ere baldintza ba-tzuk zehaztuz, terraza hauetan dauden mahaien edukieraren %50 erabiltzea” egin zuten posible eta mahaien artean gutxienez bi metroko segurtasun distantzia mantendu behar dute. Portuan kokatzen diren eta herrian lizentzia duten 17 taberna eta jatetxeei ere aukera eman zieten. Abenduaren 31ra arte, bada, “asteburuetara mugatuko da. Etorzkizunean, hala ere, ordenan-tza berezia ezarriko dute, zeren eta “Lekeitioko Udalak arautegi bat zehaztuko du terrazen erabilera erregulatzeko”. Hori horrela, ostalaritak “neurri honetaz baliatu ahalko dira terrazak mantentzeko eta bezeroek leku gehiago izango dute lasaitasunez joan ahal izateko”.

Gernika-Lumoren kasuan, Gernikako Merkatari Elkartuak erakundera batutako ostalariak izan dira Udalari proposamen zehatza egin diotenak. Udalerriko zonalde ezberdinetako -San Cristobal auzunea, erdigunea efota San Juan Ibarra ingurua, besteak beste- 60 taberna eta jatetxek aurkeztutako proiektu bateratuak zera adierazten du: terrazak beharrezko direla hainbat negozioren biziraupenerako. “Udan oso lagungarri izan dira”, baina neguan ere hala izateko eskakizuna egin dute.

Udazkena etortzean, hauen mantentzearen aldeko apustua egitea adostu dute ostalariek, izan ere “ho-tzak eta euriak espazio hauei erakargarritasuna galtzea” eragin die. Hori dela eta itxura homogeneoa eskain-tzeko prest agertu dira, ekipamenduan inbertitzeko “terrazak atsegin eta erosoago egiteko”.