- Uztailean zehar herritarrei bi aukera artean aukeratzeko parada eman ostean, Gautegiz Arteagak ahal bezain arinen berritu nahi du Taberna Zarrako parke inguruneko jolasunea. Alkatetzatik adierazi dutenez, "lanak adjudikatzeko prozedura abuztuan zabaltzeko aukera badugun, orduantxe ekingo diogu proiektua gauzatzeari". Egin behar izango duten inbertsoari dagokionez, berau 38.000 eurotakoa izango dela azaldu dute. "Jolasgunea ahal bezain arinen berritu nahi dugu, erabitzaileen hobebeharrez", diotenez.

Uztailaren erdialdean eman zieten udal agintariek herritarrei bi proiektuen artean erabakitzeko aukera. Eta nahiz eta oraindik iri-tzia emateko aukera badagoen, baten alde nabarmenki egiten dute gautegiz arteagarrek. Azken iradokizunak jasotzeko aukera, hala ere, zabalik da oraindik. Facebook-en bidez, udala.gautegiz@bizkaia.org posta elektronikoan edo 946252953 telefonora hots eginda egin daiteke. "Parkearen erabiltzaileen azken iri-tziak jasotzen" dabiltzala nabarmendu dute, hala ere.

"Beharrezkoa da jolaslekua berriztea. Orain arte piezak aldatu ditugu, behar ziren lan txikiak egin. Baina Taberna Zarrako parkearen gune horrek hobekuntza bat merezi du, zaharkituta geratu da eta. Umeak ibiltzen dira inguruan, eta segurtasun osoa bermatu nahi dugu". Hala mintzatu da Gautegiz Arteagako alkate, Juan Felix Naberan. "Gure asmoa abuztuan zehar adjudikatzeko prozedura hastea da, ahal bezain arinen itxi ahal izateko. Lanok bi hilabeteko iraupena izango dutela" jakinda, Udalak "urtea amaitu baino arinago" izan nahi du jolasgune berria martxan.

Bestalde, Gautegiz Arteagako Udalak jakinarazi du San Lorentzo jaia aurten ez dela ospatuko. Abuztuaren 10eko jardunaldiaren ekintza bertan behera uztea adostu du Udalak, koronabirusak eraginda.