- Udalak berak hainbatetan azalarazi du Gernika-Lumoko Ibarrako trenbide-pasagunea atontzeko beharra. Eta eskakizun honi erantzunez, Eusko Trenbide Sareak (ETS) oraintsu abiatu du espazioa eraberritzeko obren lizitazioa. Erakunde publikoak funtzionaltasuna gehitu nahi dio pasaguneari, irisgarritasuna hobetze aldera. Izan ere automobilek, trenek eta herritarrek bat egiten duten gunea da. ETSk 110.000 euro inguru bideratuko ditu hobekuntza lanetara.

Iparragirre kale inguruko hirigunea eta Ibarrako industri-lurra lo-tzen ditu pasaguneak. Inguruan kokatzen dira, besteak beste, tren eta autobus geltokiak, Astrako eraikina eta bere aparkalekua, erabiltzaile asko dituena. Eta segurtasuna gehitu nahi diote espazioari, batez ere herritarren erabilerarako espaloi bat sortuz norabide bietan -2,5 metroko zabalera izango dutenak-, horrela automobilen eta oinezkoen arteko tarteak hobeto ezarriz. Errrepideak, bestetik, 3,4 metroko zabalera izango luke, karril bakoitzeko. Lanek mugikortasunean hobetzea ekarriko dute, "segurtasuna hobetzea", Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñoren esanetan.

"Lanok urte honetan egingo di-tzutela adierazi digute ETSko arduradunek". Hala azaldu zuen Gorroñok azken osoko bilkuran, non inguruaren erabileraz jardun zen udalbatzarrean. "ETSk kamara batzuk jarri zituen inguruan. Eta ikusi jendea edozelan pasatzen zela pasagunetik, edozein edadekoak herritarrak gainera, edadekoak gazteak baino txarrago" igarotzen zirela. Bada, udal arduradunek pasagunea urtean zehar atontzea espero dute.